Markina-Xemein (Bizkaia)

Jaunartzea, zeru koloreko soinekoarekin

Jaunartzea, zeru koloreko soinekoarekin <p>Jaunartze bakarra egin zuen, 7-8 urterekin. Elizan binaka jartzen zituzten, Jauna hartzeko. Etxean ospakizuna. Janzkera berezia. Soinekoa egin zioten berari.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Jaunartze bakarra egin zuen, 7-8 urterekin. Elizan binaka jartzen zituzten, Jauna hartzeko. Etxean ospakizuna. Janzkera berezia. Soinekoa egin zioten berari.

Transkripzioa

- Eta gero, komuñinoa-ta zuk, ze, ein zendun lelengo, komuniño txikixe eta gero haundixe edo?
- Ez, ez, komuniño bat. Ba, nik ez dakit ba, zortzi urte-edo, zazpi- zortzi, hoixe izette zan […] komuniñue, danak edade batekuk jeneralin, holantxe.
- Ta zelakoa zan ordun han sasoien komuniñoa?
- Gure ustez ona. Parejaka, ipintte zittuen elixan biñaka. Ta ba alkarren lagunek biñaka juten zien edo jute giñen komulgeta. Ta gero hoixe, gero etxin ba zelebraziñue zeozer ta.
- Ta erropie ta?
- Erropie, be bai. Bakizu, batzuk elegantiaue beste batzuk hori baiña. Eta beste batzuk, ba igul, aiztiana-edo aurrekuanak-edo. Baiña beti erropie diferentie. Niri neuri ama besutakok ein osten /eisten/ ta. Bai, soiñeko politte ein osten /eisten/, zeru kolorekue. Bai politte zan plisauekin, ta zintturoie be, trenzi einde ta pilitte zan, bai.
- Dotore joan ziñen?
- Bai ustez bai. Bai, soiñeko politte zan. Gero, beste aiztie be haretxaz soinekuaz ein zan. Bai, politte zan soiñeku, fiñe ta politte zan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia