Markina-Xemein (Bizkaia)

Baserriko lanak: itaurrean eta behizain

Baserriko lanak: itaurrean eta behizain <p>Baserrian beti zegoen lana. Itaurrean eta. Laiarekin nagusiak ibiltzen ziren. Soroan lanean. Behiak zituzten, txahalak hazteko, eta haiek zaintzen ibiltzen ziren. Etxerako behar zuten esne dena. Garia, artoa... Ganadua orain ondo bizi dela dio, lanik egin gabe.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Baserrian beti zegoen lana. Itaurrean eta. Laiarekin nagusiak ibiltzen ziren. Soroan lanean. Behiak zituzten, txahalak hazteko, eta haiek zaintzen ibiltzen ziren. Etxerako behar zuten esne dena. Garia, artoa... Ganadua orain ondo bizi dela dio, lanik egin gabe.

Transkripzioa

- Ta eskolan ta dotriñan-ta egoten ez ziñienien, zer eitten zenduen zuek egunien ziher?
- Enee, baserrixen beti euen biherra! Baserrixen beti zozer: edo behixek zaindu behar zenduzela (bizendule) edo, udan-edo intxaurren ein biher dozule /bizule/ ganauen aurrien edo, beti zozer. Beti.
- Goldaketan- eta be ibilten zinen?
- Goldaketan. Ba gero, hori haundixaue…
- Laixetan edo ?
- Laixetan gitxi ein eban, baiña hori, ya hori umetan ezin leiken ein leixetan- ta.
- Ez?
- Ez. Hori fuertiaue da, bai. Leixak altxautie, bai nausixauek ba, persona nausixena da hori, bai.
- Ta zuk ze biher eitten zendun orduen, soluen-eta?
- Soluen ba, lehena pasaten zana, labreten zendun, ta urteten eban, lur koskorrak, zokille jo ta holako gauzak ein biher izeten /biziten/ zin, bai.
- Ta idirik-eta ez zenduen euki?
- Ez, ez, behixek bai.
- Eta ordun, ittaurren.
- Ittaurren ein biher. Zaintzie, gero larra ata biher izeten zin harek. Oin botaten dozuz solora ta libre, baiña ordun zati baten zaindu biher zenduzen /bizenduzen/. Edo mendi zerin-edo… Ta okerra jun ez deixen, ba zainddu ein biher zin /bizin/, zaindu ein biher zin /bizin/.
- Ze euki zenduezan, esne behixek?
- Ez. Lau bat behi edo eukitxen genduzen txahalak hazteko, bai.
- Ta gero, esnie saldu-eta ez zenduen eitten…
- Ez, ez ez. Guk etxin behar gendun esne asko, hamaike giñen-ta. Ez genken saltzeko. Ta gero, behixek be oin lez esneik be zer eukitzen eben ba? Larreik be, dana ein biher zan /bixan/, garixe ta artue ta hori, erein biher zan /bizan/ hori hartzeko. Eta ganauek ba ebaitxe eruen biher izeten /bizeten/ jakuen. Ba ganauek be ez zin oingo modun bizi. Oin ganauek ondo bizi di: biherrik ez, eta jan ta edan. Ure be, oin etxin deuke. Ta orduen ure edata erun ein biher. Ta egunin baten-edo, erun da listo, bai.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia