Markina-Xemein (Bizkaia)

Nahiago eskola, etxeko lanak baino

Nahiago eskola, etxeko lanak baino <p>Adin askotako umeak zebiltzan eskolan. Bera zazpi urterekin hasi zen. Egunero joaten zen, ez zuen etxean gelditu nahi. Errotara irin bila joateko, maistrari baimena eskatu behar. Oporrak, udan. Ostegun arratsaldea jai, larunbatean eskola.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-007-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Adin askotako umeak zebiltzan eskolan. Bera zazpi urterekin hasi zen. Egunero joaten zen, ez zuen etxean gelditu nahi. Errotara irin bila joateko, maistrari baimena eskatu behar. Oporrak, udan. Ostegun arratsaldea jai, larunbatean eskola.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta holan zemat, zenbat edadeko umik egote ziñien batera-edo?
- Ba, nik ez dakit, ze. Txikixek be bai. Zortzi bat, zazpi- zortzi, ni zazpi urteaz sartu nitzen eskola. Ordun beste maistra bat egon zan. Ta gero etor zan hori. Eta ba gero harek eta zertu arte; ba, sesiñoiek eoten zienetik, hiru sesiño: Handitxuenak, lelengoko zerin; “grado medio, segundo, tercero” ta holan, egoten giñen gaztiauek.
- Egunero joaten ziñien eskolara?
- Bai sarritten ni neu bai juten nitzen.
- Ez ziñen etxien geratuten, biherrak eitten-edo?
- Ez naban nahi izaten nik gelditzeik. Eta maistrik be, ene! Harek emoten eban bueno, inportantzixe eskola jutiai! Ta beti. Ba, gu neba-arreba asko giñen. Ta beste batzuk ba, etxin geratzen zin. Ta gero na-na jun biher bazendun be, igul lehena ba, errota-ta jun biher izeten zan ba. Ba urunaz astukin-ta. Eta permisu eskatu ta errekreuko denporan izten eban. Goxaua urten, ze bestelan negu partin illune, ta iña be ezin jun. Baiña goxaua errekreoko denporan ba, permisu eskatu, ta ba eitten eban. Ta hori, bai.
- Eta bakaziñoak-eta eukitten zenduazan-edo?
- Bai, udan. Udan eukitten genduzen, ba juniuan, juliun. Karmenak, hortxe hamabi, hortxe. Eta Santa Eugeni, “hasta el diecisiete de…”, setienbrian hamazazpira arte eukitten genduzan bakaziñoiek. Ta eguen atsaldetan be, jai. Bai.
- Ta zapatutan jai?
- Zapututan eskolam baiña eguen atsaldi jaixe.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia