Legazpi (Gipuzkoa)

Gabiriako eskolan, bai, ikasi zuen

Gabiriako eskolan, bai, ikasi zuen Eskolan urte pare bat eman zituen Genarok. Geroago, Gabiriako herri-eskolara joan zen, eta han lau hilabete egon zen. Han ikasi omen zuen dakien apurra. Gabiriako eskolako maisua oso gizon ona zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Eskolan urte pare bat eman zituen Genarok. Geroago, Gabiriako herri-eskolara joan zen, eta han lau hilabete egon zen. Han ikasi omen zuen dakien apurra. Gabiriako eskolako maisua oso gizon ona zen.

Transkripzioa

-Eskolan zenbat urtekin hasi ziñan ba?
-Zortzi urtekin.
-Noiz arte segi zendun?
-Batez, handik aurrea ezer ez.
-Zenbat denbora egin zendun eskolan?
-Nik ez dakit zenbat denboa ingo non baiño, ez dakit ba nik. Hamar urte arte edo holakon baten ingo non nik. Eta gero ez zeon, fulamentuik ez zeon eta. Gabirin zeon eskolea herrin, ta han maixue zeon, ta hantxe ibilli nintzen lau hillabeten. Hantxe ikisu non apurra ikisi non, kitto; gaiñetin.
-Eta Gabiriara hortik?
-Oiñez jun behar saltoka, oiñez. Lau kilometro. Ordubete behar ia, oiñez jun eta etorri eunero. Poltsa txiki baten jana hartu ta.
-Goiz ta atsalde eukitzen zenduen eskola?
-Bai.
-Eta han maixua nongoa zenduen?
-Albizturgoa. Oso ona, oso gizon ona gaiñea. Harek erakusten [zuen] apurre, ta kitto. Gue eskolea hala jun zan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia