Genaro Agirre Mendizabal
Legazpi (Gipuzkoa) (1919-2016)
Biografia
Gabiriako Aztiri auzoko Etxetxo baserrian jaioa 1919an, 8 anai-arrebako sendia zuen; aita Lizardikoa zen eta ama Etxetxokoa, biak ere Aztiri auzokoak. 7tik 10 urtera bitartean ibili zen Aztiriko eskolan, eta geroago, 4 hilabetez Gabiriakoan. 16 urte zituela hasi zen gerra, eta orduko bizipenak kontatzen ditu. Patrizio Etxeberria aitaren laguna zen, eta haren lantokian sartu zen militarizatu eta gerratik salbatu nahian; baina, hala ere, instrukzioetan ibili zen Lizarra, Teruel, Katalunia eta Andaluzian, besteak beste.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LGA-043 | 2010 | Legazpiko ahotsak | Aitziber Otegi |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute