Umetako jolasak: elizaka, poto-potoka...
11 senidetan hirugarrena. Lan asko egindakoa da. Eskolatik bueltan, etxean lana izaten zen. Umetako jolasak: elizaka. Auzoan, txintxirrika eta poto-potoka.
- Auzoa: Xemein
- Proiektua: Lea-Artibaiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2010(e)ko uztailaren 29a
- Iraupena: 0:01:42
- Erref: MAR-007/003
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Jolasak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra
Transkripzioa
- Ta neba-arreba asko izen ziñien-edo?
- Hamaike.
- Hamaike. Biher asko eñikoa izango zara orduen?
- Klaro! Lehena badakizu, denak ein biher izeten eben biherra, lehena.
- Ta zenbagarrena zara bada?
- Hirugarrena.
- Ordun, bai toka jatzun umezain- eta ibiltzie?
- Bai. Beti txikixauek, beste mordue. Ia hamaike ta hirugarrena ni. Bai.
- Ta zuk, umetako ze gomuta-edo daukezu?
- Ba, nik umetakue, orduen ez zala oingo moduen. Diferente zan orduen. Ordun ba juten giñen eskola ta hori, te gero, etxera etorritakuen, edo behi zaina jun biher zala /bizala/, edo beti zozer eote zan.
- Ta zeaz jolasten zenduen-edo?
- Jolastu? Zeozeaz? Alkarregaz jolasten gendun. Elixaka-ta eitten gendun. Salan illunetan plantaute, elixie dala- ta sermoie eitten ta proseziñue eta kandela edo lastuek hartute. Holantxeik. Holantxeik pasatzen gendun. Ta gero auzora, beste etxi behien dauenetik, hara juten giñen olgeta. Ta txintxirrikan edo esaten dotsen harrixaz, ta holantxeik. Ta poto-potoka. Potuk jaurti ta ezkutaute topetan- ta holantxeik.
- Zelan zan poto-potoka?
- Ba bat plantete zan hamen ezta txibixeka-edo esaten da. Ta agertzen zan bat, ta potue jaurti. Ta ha potue topeten zan bittarttien, beste bat juten bazan, “txio esan”. Ta ha, libre. Ta holan. Bai.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!