Antzuola (Gipuzkoa)

Gorpuzti Eguna pasa eta gero, "ixatara" jolasten zuten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gorpuzti Eguna pasa eta gero, "ixatara" jolasten zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, ba, "Corpus Christi" ondorenian ta ixak [eitten giñuzen]. Haura demandak!
- Ze?
- Ixak. Ixak dia bedar luze horrek...
- Ixak badakizu zer dan? Bedar luze horrek uretan [...]
- A! Bai, bai, bai.
- Ba, hori botatzen zan kale guztira.
- Bai, bai, bai. Prozesiñua pasautakuan...
- Gero harek batu ta elizpera eruan. Elizpian barrenian ipiñi eta izeten zan, ba, batzuk juten zien elizian beste aldera eta harek...
- Bi grupo eitten zian.
- Bi grupo. Bai, bi grupo egoten zian orduan be.
- Eta batzuk gordetzen zian ixakin tapau-tapau [eitten] zian. Bat gordetzen zan edo bi be bai. Bi be egonda nao, e! Eta gero beste bat gordetzen zan kanpaia joteko lekuan.
- Baiña gehixao baldin bazian be bai...
- Barruan! Eliz-ataixan! [...] kajan sartuta ta hola. Ta gero bestiak jun harutz ta igarri ein bihar zeben zein zan azpixan zeuena.
- Azpixan zein zeuan...
- A! Eta ze eitten zan? Galderak edo eitten zan?
- Ez! "Fulano, fulano, fulano..." esaten zeben harek. Eta [korrua zeuanetik] ertetzen zeban ta igarritta baldin bazeuan, ba, [bestiari laga]. Ta igartzen ez bazeban, berriz be harek [paga] ein bihar.
- Zelako demandak! Jolin... arrazoia.... Ta arrazoia eukiko zeban, e!
- Ni askotan akordatzen naiz.
- Enee! Gu orduen umiak eta, ezta, ta ez konprendidu, baiña guk harei eitten gontsan destrozua guk hari! Elizia garbitzia [zer dan]... Dana zikintzen gontsan harekin. Eta enee... demanda baten [...]
- Baiña umiak beti ume...
- Bai, baiña...
- Guk, gaiñera, tradiziñua ez dakit noizkua be ya, e...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia