Antzuola (Gipuzkoa)

Urte sasoi bakoitzean jolas bereziak egiten ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-018-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Urte sasoi bakoitzean jolas bereziak egiten ziren. Garizuman kalderonka, "ixaka" egiten zen. Neguan antzerkiak eta horrelakoak egiten zituzten. Dirua ateratzen zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta, orduan, epoketan, gauza bereziak zeren: garizuman kalderonka ibiltzen zan, eta orduan ixeka eta, bueno, bazeren, hola, gauza bereziak, ezta?
- Eta neguan? Neguan, ba, nola ez genkan ezebe, [...] teatrua eitten zebenian, ba, mutillak edo, ba, bueno, espektakulo puskat ta [...]. Bestela ez giñuan ezer eukitzen...
- Gero, bastante teatro be bai. Bastante teatro be bai ein giñutzen, e? Bastante teatro be bai. Geure kasetan be bai eitten [giñuan]. Ni akordatzen naiz, gu asko eindakuak giñan, e? Hor [karobixan] egoten giñan, bai, zerakin, Juanita Telleria ta [...] ta hor [...], eta [Kontxaneko] horretan, oseake, plazoleta horretan, bueno... zenbat teatro eindakuak...!
- Geuk be bai [...]
- Eta... Bai, baiña guk dirua etaratzen giñuan!
- Ta geuk ez giñualakuan etaratzen, ala?
- E?
- Errifak eta danak [eukitzen] giñutzen ta... [...] guk eitten giñuan negoziua!
- Horko medallak eta horko zerak eta... Etxeko trapu zahar danak batu ta eruan ta...
- [Kaleko andrak] etortzen zian eta [...]
- Eszenarixo dana [...] zakuekin ta.
- Baiña [kaleko andrak] eta danak, e? Etorri... Han? Ta guk eukitzen giñuan zerian, este... teatrua, jantzi ta danak eitten giñan [Kontxaneko]... han almazen bat badao, ba? Han...
- Neu be akordatzen naiz horrekin.
- Han zertu eta hantxe eitten [giñutzen].
- Orduan kreatibidadia [...]!
- Kreatibidadia? Eta guk [...]
- Klaro, besterik ez zeuan eta!
- [...]
- [...], haura zan... haura espektakulua izeten zan, e...
- Horixe! Aber, ze zeuan orduan?
- Lauretan baldin bazeuan teatrua, hiruretarako juten hasitta jentia, lekua hartzera, bestela ez zan lekurik egoten ta!
- Bai, bai, bai.
- Ez zan beste espektakulurik egoten ta!
- Klaro.
- Akordatzen naiz batekin, bazeuan, liburu bat geunkan zerian, eskolan, ta han...
- [Eskolako konturik...]
-... harekin akordauko zara. Eskola ataixan asko eitten [...] e? Ta behin, handik [...] Ta ez dakit, ez naiz akordatzen zein zan! "Hola, Fernandito, que aplicado estás" Ez zara akordatzen [...]? Ta [...] hasi zan [...]. Ze [...]... baiña ezin akordauta nao zein zan! Klaro, ikasi eingo zeban...! Buruz ikasten da, baiña badakizu zenbateraiñoko erderia eukiko giñuan guk orduan ta...

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia