Urrategiko eskolan erdaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AZK-017-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolara Urrategira joan zen sei urterekin hasi eta 11ra bitartean. Doktrina ikasten zuten. Irakasleak kanpotarrak ziren eta erdaraz egin behar izaten zuten, bestela zigorra jasotzen zuten eta.
- Proiektua: Azkoitiko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Aitziber Otegi
- Data: 2008(e)ko apirilaren 01a
- Iraupena: 0:01:04
- Erref: AZK-017/002
- Kodifikatzailea: Aitziber Otegi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Eta eskolan?
- Eskolan Urrategin, ez urte askun, baiñe...
- Zenbat urtera arte ibili zinen eskolan?
- NI xeikin hasi ta hamar-hamaikakin o hola.
- Ta ze ikasten zenduen?
- Asko ez.
- Baiño dotriña eta holakoak?
- Bai, hori bai, dotriñie ikixi beherra zeon ordun, komunixue eitteko ta.
- Eta maisuk-eta bertakok?
- Ez, hasi zin laga giñoneako kanpotik etortzen maisue eo maistrie eo. Oin ein ber omen zako bati omenajie
- Maisu izandako bati?
- Maistra izendakuei, 80 urte pasata omen dao ta.
- Ta eskola garaian ze eitten zenduen, dana erderaz?
- Bai, ahal zana bai, bestela hau eoten [zan].
- Bestela kastigue?
- Bai, kaskarrekuk eta.
- Eta erderaz dana ordun?
- Ikixi ein ber pixket.
Egilea(k): Eñaut Endemaño (Azkoitia BHI) , Jihad Mauraghi (Azkoitia BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!