Ereño (Bizkaia)

Eskolako zigorrak; behin gertatutako pasadizoa

Eskolako zigorrak; behin gertatutako pasadizoa <p>Eskolan ez zuten askorik ikasten. Arbelean ariketak egin behar izaten zituzten eta gaizki eginez gero zigortu egiten zituzten. Irakaslearen senarra mantxua zen eta ikasitakoa zenez, hura ere ibiltzen zen eskolan laguntzen. Behin kolpe txikiagoak jasotzearren trapuak sartu zituzten galtzerdi barruan, baina irakaslea konturatu eta zigor bikoitza jaso zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERE-005-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolan ez zuten askorik ikasten. Arbelean ariketak egin behar izaten zituzten eta gaizki eginez gero zigortu egiten zituzten. Irakaslearen senarra mantxua zen eta ikasitakoa zenez, hura ere ibiltzen zen eskolan laguntzen. Behin kolpe txikiagoak jasotzearren trapuak sartu zituzten galtzerdi barruan, baina irakaslea konturatu eta zigor bikoitza jaso zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero tablerora, ta tableruen ezebe ez gendun ikesi. Ezebez nik ez naben ikesi behintzet, ezebez. Eta trapu zaharrak beterik han kaja bat ta trapu zahar beterik eukitxen eban han kajan. Ta klaro, grabie tablerun kontuk eitxeko eta, ene! Hau gure konture ataten gendun ta hau txarto egongo da ta ezta egongo ondo ta jo eingo gaitxu ta bota txistue ta garbittu tablerue ta kare guztixe hartzen eban trapu zaharrak eta belauniko, lehenengo zinturiegaz jo atien ta gero belauniko.
- Baia zer zan, maisue?
- Maisue, zeuzer ikesinikue.
- Ala maistrie? Maistrien gixona ala maisue?
- Maistrien gixona. Baia maisue ez bera. Holako mantsue zan lez, ba, zeuzer ikesinikue. Apurtxu bet baserritxarrak baiño listuaue. Zeuzer ikesinikue, erdera-ta. Ha ikesinikue. Eta bueno, pentsau gendun, gero bernatan. Han erropak altzeu gora eta bernatan. Ipiñi belauniko eta paluaz “dra-dra-dra”. Min. Egun baten pentsau gendun, ta bera beti kanpuen, ein gure ixeten eban eskolie erakutsi barik geuaz drogan, geuri errixetan ein gure ixeten eban, jolastu eitxen eban holan geuaz holantxik, ta egun baten pentsau gendun, ba, eze, “aj! Miñ eitxen dosku ta honexek trapu zaharrak sartun biher doguz”, ordun kaltzerdi luziek geuk be, erropie bebai ta “honexek sartun biher doguz hemen pantorrillan”. Ta baitxe. Bajatu behera ta kanpoan ibiltzen zan ta libertadie eukin gendun guk. Eskolarik ez gendun ikesi ta klaro, ha ez zan egoten erakusten ta guk eskolan ikesi gure bez, gure bez. Ta hartun trapu zaharrak ta bajatu kaltzerdixek ta ipiñi hamen pantorrillan ta altzeu kaltzerdixek gora ta bueno ba ez dosku miñik eingo ta betiko modun erropiaz tapaute ta hartun palue eta paluen puntiaz kendu erropie ta kontuixu bultu handixe kaltzerdixek ta igerri ta igerri ta hasi zen joten paluaz ta zelako keie! Karie! Heuts itzela! Bueno! Heuts itzela atara genduen eta bueno, berak igerri ia ze eiñ dogun-ta. Eta ezizena danari, danari ezizenak ipinitxe eskolan. Igerri, bueno. Kendu erain kaltzerdixek eta ordun dobleko palizie pantorrillatan.

Egilea(k): Ariane Ensunza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia