Urnieta (Gipuzkoa)

Ume bihurria izan zen eskolan

Ume bihurria izan zen eskolan <p>Goiburuko eskolan ibili zuen. Irakurtzen eta dotrina ikasi zuen. Makina bat kaskarreko hartua da. Gaiztoa omen zen maistra. Oso bihurria zen Praxku. Neskekin borrokak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-011-015 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Goiburuko eskolan ibili zuen. Irakurtzen eta dotrina ikasi zuen. Makina bat kaskarreko hartua da. Gaiztoa omen zen maistra. Oso bihurria zen Praxku. Neskekin borrokak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Maistra Goiburuko eskolan, Goiburuko eskola esaten diou, Barrio Goiburua da hori, Xoxoka du izena plazak, herriyana da, Xoxoka. Ta hor harek letzen dotriña erakusten zun. Letzen erakusten zun ta dotriña. Ta berak ez zun erdraz... Arrue zan, Anjela Arrue. Ta harekin ttiki-ttikitatik eta; makiña bat kaskarreko ematen ziten. Gaxtua... Oaindik esaten dit, oaindik hemen bizi da, neekin eskolan ibilliya; ni mutil koskor ttiki-ttikia, bestiak nere edadekuak hazi ta geo juten zien eskolaa; baiño Rosakin ni ttiki-ttikia eamaten niñun bea juteagatikan. Ta nola ibiltzen nitzen neska guztikin eta ddanakin eta. Maistra etorri, [gorostizko?]holako makilla batekin, kas-kas! Belauntzaran Praxku! Ordutik Praxkua. Kas-kas! eta. Etxera etorri ta nik ez niyon esaten amai ta aitai, e! Kaxkarrian koskorrak. Bai. Oaindik esaten du hor Kukuteko andre batek, Resurrecionek: "Praxku, goatzen al zea..." Neska batekin borrokan hasita kosk einda hemen puxka kendu izandu die hemendikan...
-Zuk harei?
-Ez, ez, harek nei. Jota puxka, dio! Joxepa zun izena, Legarralde, Arrieta. Joe! Ni baiño..., nere edadia edo hola zan ta. Iñoi ez nion obeditzen nik, e!

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia