Urnieta (Gipuzkoa)

Erdaldun artean bizi arren, erdararik ikasi ez

Erdaldun artean bizi arren, erdararik ikasi ez <p>Beti saltseroa izan da, ez du harremanetarako arazorik izan. Beti erdaldun artean bizi izan da, lanean, soldadutzan..., baina hala ere ez du erdararik ikasi.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan URN-011-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beti saltseroa izan da, ez du harremanetarako arazorik izan. Beti erdaldun artean bizi izan da, lanean, soldadutzan..., baina hala ere ez du erdararik ikasi.

Transkripzioa

-Ni oain Urnietako apaizak esaten ditena, ez naiz izandu kortua ta ixilik egotekua. Ta Trintxarpen lanian aitu nintzanian gailleguak danak eta, eta nik erderaz ikasteko abilidadeik ez det izandu. Hoi gauza, e! Andriak'e hala esaten dit: "Honbeste urtian kastillanuen tartian ta zea, erderaz ikasteko abilidadeik ez...". Ez. Nola pertsona izatia [...]. Ni halakoxia naiz. Sodaduxkan'e kastillano guztikin inportik be ta. Ez; ajolaik be edo... Ez, ez nai... Oain pasadizua eitten det, e! Ni "Tú" esan edo "hi" esan ez dit inportik eta eitten det. Eta apezak Iñakik esaten dit makiña bat bider, Iñaki deu, erretoria ta: "Zu, Praxku, ez ziñen ba kortua izandu, e!". Ez. Ta honezkeo ez det ikasiko. Ez det biharrik gaiñea, esaten diot. Ez det ikasiko, ez det bihar eta. Arrebak eta, alabak eta, hoik danak. Semiak'e, hoik danak aixe, ta. Ez, ez, ni, ez det izandu. Ta epoka bat ni... nahi ta nahiez ikastekua, ta ez.
-Soldaduxkan ere Guadalupen...
-Soldaduxka Guadalupen, eta ostiral..., geo Iruna jetxi giñan ta ostirelero etxera etortzen giñan. Baiño kastillano tartian beti! Hantxe jokuan ta hika ta mika ta tú ta...
-Bizia izango ziñan zu...
-Buff. geatzen ez nintzana.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia