Mañaria (Bizkaia)

Andrak lanean eta gizonak siestan

Andrak lanean eta gizonak siestan Gizonek etxe barruan ez zuten lanik egiten. Soldadu egoten ez zirenean, tailerrean lanean. Solotik etortzen zirenean, etzundu egiten ziren mahai prest egon arte. Bazkalostean andrek dena jaso arte siesta egiten zuten. Gizonezkoak etxean lanean ikusten bekatua zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-019-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gizonek etxe barruan ez zuten lanik egiten. Soldadu egoten ez zirenean, tailerrean lanean. Solotik etortzen zirenean, etzundu egiten ziren mahai prest egon arte. Bazkalostean andrek dena jaso arte siesta egiten zuten. Gizonezkoak etxean lanean ikusten bekatua zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Andrazkoan biherra edo?
- Makiña bat ein naban neuk be.
- Eta gizonak?
- Ba gizonak soldau!
- Baia soldau ez zien egoten beti.
- Gizonak lehen gizonak soldau, oin ezkondute gero taillerrien, ezkondute gero taillerrien. Baia bestela soldau gizonak.
- Etxe barruen ez zeben biherrik eitten.
- Gizonak? zer dan bez, golperik bez!
- Baia soloan eta bai.
- Bai soloan be sarritten andrak urten biher eurretik. Ez gizonak eitten abien, lehenau gizonak eitten abien, solotik etorri ta etzunde paretan zien andrak behixei emon ta mahaixe ipiñi ta bazkarixe atara ta ein artien. Ta gero bazkaritten abien orduen, atzera siestara. Edo zer, zakuek hartun, zaku ganien pareute etzunde ta han, andrak fregeue ein eta inguruek ein artiño. Ta gero solora be sarritten andrak eurretik.
- Ta andrak ezien etzunduten?
- Bai zera etzun. Andrak beti eukin biher etxien, etxe barruen. Soluen lelengo eta gero etxera etorritte etxien eta kortan-ta barriro. Oin oin espabillau die pixkat gizonak, oin gizonezkuek oin, oin. Ze lehen gizonak.
- Ez jakielako erakusten umetatik.
- Lehenau gizonak biherien ikustie-ta etxien, bueno! pekatue zan.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia