Gerra aurretik erdara gutxi egiten zen
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Erregearen argazkia bai, baina gurutzea ez zuten kendu Anastasioren eskolan. Gerra aurretik, euskarazko irakurketa lehiaketa egon zen elizpean. Rosario Unzaluk irabazi omen zuen lehiaketa hori. Garai hartan, erdara zer zen ere ez zekiten baserrietan.
- Proiektua: Mañariko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Nerea Goiria Mendiolea
- Data: 2011(e)ko martxoaren 14a
- Iraupena: 0:02:52
- Erref: MAN-010/012
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Politika » Gerra aurrea » 1931-1936: II. Errepublika
Transkripzioa
- Ta erretratue ta kurutzie be kenduko eben? Erretratu kendu eben ta kurutzie?
- Anastasio: Kurutziek beste etxe baten. Baia eon zan kurutzie be.
- Ta Errepublikara?
- Anastasio: Bai, klaro eon zana kurutzie. Bai eon zan.
- Ez eban kendu, ala?
- Anastasio: Ník, ez naban ikusi halakoik kentzen. Oin kentzen dabiez, oin elidxan be bai. Ta orduen, orduen, Jesukristo estimau eon zan. Ezba?
-Baiña Errepublikan, ez?
- Anastasio: Bai, Errepublikak zemat urte tardau eben, ba?
- Lourdes: Bi edo hiru bakarrik.
- Anastasio: “Treinta y uno al treinta y seis”.
- Lourdes: A ba esaten abien gitxi.
- Anastasio: Bai, bai, lau-bost urte-edo, goidxe jota ya bost urte.
- Lourdes:Dana dala.
- Anastasio: Guri, iguel oskun: Errepublikie idxen nahi diabrue etorri bazan be. Guri erakusterik ez euen han nobera idxen biher apur bat. Irakurri ta leiduten, ez neu hemen nauelako, orduen ník,
paseu eitten ostien maidxuek. Ta beste batzuk, zaharrauei, neu erakusten: a, b, ta a,e, i,o, u-ta erakusten. Joe!
- Lourdes: Zenbat jaki aban!
- Anastasio: Asko ez, baia horrek bai.
- Daniela: Ta euskeriaz ze paseu jatzun? Ha be esan eiozu ba euskeriantzako egon zanien esamiñie,
hara presentaute, zer pasau jatzun?
- Anastasio: Ni, ez nitzen presentau!
- Daniela: Ez ziñen presentau?
- Anastasio: Ez.
- Daniela: Ze1an zan?
- Anastasio: E1izan, hor elizpíen eon zan, entzun e!
- Daniela: Bai. Entzuten dau.
- Anastasio: Euskeraz. Ta ba esan eistien niri, ni jueteko, jueteko euskeraz irakurteko liburue. Ez eustien itxi. Etxekuek ala beste auzoko batzuk. Hori gerra aurretik zan. Gerra aurrekue, elidxan. Ta emon eutsien premidxue, Unzalu. Zelan euken izena?
- Lourdes: Rosa-edo.
- Anastasio: Rosale. Harí ha. Ta ni ez nitzen juen. Ta ni jun banitzen be, esan egiten eustien: “Hik,
atarako eban premidxue ba!” Euskeraz be ikesteko. Hemengo euskerie, samurre da. Hau ‘Anboto’raiño, leiduten dozu ‘Anboto’?
- Daniela: ‘Anboto’ periodikue.
- Anastasio: Ez? Hori euskeríe, [...] aittuko xon. “¡La madre de cordero!”
- Batua?
- Lourdes: Ikesi ein biher, astiro-astiro ba.
- Anastasio: Oin, askok daki-ta. Baia harek, gu denporan ibili giñienin aittek ta harek, ez erderaik ta
ez Kristoik, ez ekidxen. Ta oingo haren umiek, haren seme-alabak, erderaz ikusten die. Erderaz. Ta etxekidxen lehen ezer. Arruetako jentiek-eta nungo, nungo gau-eskoleta-ta! Euskeraz, erdara zer dan bez.
- Lourdes: [...] gobernadorie eon zan gero. Kontuz!
- Anastasio: Urkuletan kobradorie. Ta titulo bakue.
Egilea(k): Karmen Gisasola
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!