Eibar (Gipuzkoa)

Umetako lagunak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-023-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Fraideak etorri arte, auzo desberdinetako umeek ez zuten elkarrekin jolasten; kale bakoitzak eta lagun-talde bakoitzak bere berezitasunak zituen. Txonta eta Barakaldoko mutilak adibidez, arrantzan ziren oso trebeak; Estazio kalekoak aldiz, artista batzuk ziren tren geltokian gaiztakeriak egiten; Errebalekoak, merkatu plazan; Untzagakoak berriz, dantzan beste guztiak baino askoz lehenago ikasten zuten. Isasikoak, Untzagakoak eta ingurukoak pikardia gehiago zuten (andraetxeak non zeuden bazekiten...).

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Ta kuadrilla haundixa ibiltzen ziñazien?
- Bueno, orduan, ba, 12-14 lagun ta ibiltzen giñan urte biren barruan, eztakizu? Urte bete edo gaztiaguak, igual gaztiaguak… Txontan, porrejenplo, grupua haundixagua zan baiña edadian, sasoian alde haundixagua, zegaittik eze, zelan lagun gitxi zian, jente gitxi zan, ba, kuadrilla… Gu gehitxuago . Ta, pentseizu, frailliak etorri arte, hau morduak […] ez daki, zelan Bidebarrixetakuak juaten giñan kuarteleko eskolara, Jardiñekuak-eta beste eskola batera, hamenguak Frontoi Zaharrera, bestiak… Ez giñan nahastatzen! Bidebarrixetakuak Bidebarrixetakuekiñ ibiltzen giñan, Isasikuak Isasikuekin ta Estaziño kalekuak… Kale bakotxak bere espezialidadia ekan: gu Txontakuok eta [matadero] ta Barakaldokuak peskan giñan gogorrak, zegaittik eze, horrek ez zian juaten Maltzara ta gu Maltzan, behe-aldekuok, […] egitten genduan loiñatan, loiñak hartzen, […] egitten genduzen.
- Zerekiñ?
- Eskuekiñ! […] peskia e(g)uan! Estaziño kalekuak artistak zian estaziñoko bagoietan, [abillenak rapeatzen?]. Honek plaza ingurukuok, Mª Angela ta, plazan. Inteligentienak. Guk, porejenplo, nik ekin netzan dantzan hamazortzi urtekiñ edo, baiña Untzagakuak? Asko lehenau! Zegaittik? Musikia hor zeken ta! Guk haraiño juan bihar giñan ta gu, ba, ez giñan etortzen. Ta pikardixia be bai. Orduan zelan e(g)uazen andraetxiak bi, Korrida Plaza aldamenian, Isasikuak eta honek Untzagakuok eta Frontoi Zaharrekuak eta ha ikusten eben han mobimentua ta harek baekixen ze zan ta guk ez! Baiña prailliak etorri zianian, Isasira, orduan [Bide…] mutil batzuk, Barakaldoko batzuek, kale bakotxetikan juan giñan Isasiko fraillietara ta orduan hasi zan nahastia. Ta neri lehenengo-lehenengo , nik badakit zeiñek esplikau estan. Foallera zeretik, Korrida Plaza gaiñian e(g)uan leku bat foallerako… Ta urten fraillietatik ta Korrida Plaza gaiñera foallera ta zeretik juaten giñan, frontoian ostetik, Onaindianeko ha kalia zan, ta etxien parian pasatzen… bihar giñan ta atenziñua, eztakizu? “Ene! Horrek neskok ze dittuk?” Ta Isasiko mutil batek esplikau estan ze dian harek. Harek guk baiño lehenau ekixen horrek .

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia