Mañaria (Bizkaia)

Durangon hondakinak garbitzen

Durangon hondakinak garbitzen <p>Gerra garaian, azken behiarekin Izurtzatik Durangora joan ziren. Nazionalek Durango hartu eta handik hilabetera hartu zuten Ma&ntilde;aria. Durangon, gerrako hondakinak garbitzen egon zen Anastasio, hondakinok gurdian garraiatzen. Nazionalek Ma&ntilde;aria hartu zutenean, etxera itzuli ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian, azken behiarekin Izurtzatik Durangora joan ziren. Nazionalek Durango hartu eta handik hilabetera hartu zuten Mañaria. Durangon, gerrako hondakinak garbitzen egon zen Anastasio, hondakinok gurdian garraiatzen. Nazionalek Mañaria hartu zutenean, etxera itzuli ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Anastasio: Zubidxe botetako, preparetan. Ta etxera, ta nire ama ta tia, ta horrek ba, harek koban egon zien, kobara juten giñien-ta. Bueno, bota biher dogu /biou/ zubidxoi. Hondio beste behi bat eta txahala kortan. Bueno, hau pasau biherko dogu /bikou/ nunundik ba! Ta atara geñun behidxoi ta txahala hortik atzetik […ra] be. Orduen, ya Durengo hartute egon zan. Horrek, Nazionalak esaten utsienak. Ta hemen hondiño ez. Durengo hartute, hau hillebetera, atzera be hartu abien, hillebete. Ta paseu giñien atzetik, behidxe ta txahala atzetik-atzetik, Izurtza hartute, ta Izurtzatik, ta gu han geldittu giñen. Ta hor topeu giñun gizonezko bat gordeta, hogeta ez dakit zemat egunien eon zan. Ha be goseaz urten ein biher aban-ta! Ta erdi negarrez ta bueno, ba, geugaz Durengora. Durengarra zala-edo esaten abien Durungokue zala. Durengon bueno honek Falanjistak-edo, zien bidien ta: "¿De dónde viene usted y?” “De ahí”, ta negarrez hasi jaken. “No llores, no te va pasar nada, no llores, no te pasa nada”. Ta geugaz. Bueno, ha eruan abien falanjistok edo soldauok eruan abien Durangora. Ta gu be Durangora. Gero ni Durangon geldittu nitzen, ta nire moduen beste lagun batzuk be bai. Durangon bonbardeue zelan eon zan, eskonbrue gure aiñe ta harek garbitzen. Jaten be emoten oskuen, lo eitten izekuana Abadiñora juaten giñien. Bestiek ba aitte be Durangon hor geldittu zan, Durangon, ama, ta tia, ta han sei hillebetien. Gero, han akabau zan ta gero, Mañeire sartu zien, bai? Mañaire sartu zien, ta geu be, Mañarire. Danok pozik etxera etorteko. Holantxe.
- Ta ze egon ziñien, bonbardetako eskonbroak-eta garbitzen?
- Anastasio: Bai. Burdidxen, burdidxe kargau, ta Matidxenera erueten giñuzen, ta han, bota errekara edo ez dakit nora joaten zien. Ahaztute dauket, urte asko da-ta. “El año treinta y siete” idxengo zan hori. “El año treinta y siete”.
- Daniela: Neuk daukoan beste urte.
- Anastasio: Orduen jaidxo ziñen?
- Daniela : Gerra denporan esaten dabe jaidxue nazela.
- Anastasio: Honek, bonbak-eta, entzun bez ezer.
- Daniela: Bai, ni lo.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia