Mañaria (Bizkaia)

Karlistenean bazkaldu eta lotara Abadiñora

Karlistenean bazkaldu eta lotara Abadiñora <p>Beraien etxeko nagusia karlista zen eta eurak ere halakoak omen zirelako eman zieten Durango garbitzeko lana. Anastasiok ez zuen gorpurik ikusi lanek iraun zuten bitartean. <em>C&iacute;rculo Carlista</em>n bazkaltzen zuten; eta, lo egitera, Abadi&ntilde;oko izeba baten etxera joaten ziren, hurrengo egunean Durangora bueltatu eta garbitzen jarraitzeko.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Beraien etxeko nagusia karlista zen eta eurak ere halakoak omen zirelako eman zieten Durango garbitzeko lana. Anastasiok ez zuen gorpurik ikusi lanek iraun zuten bitartean. Círculo Carlistan bazkaltzen zuten; eta, lo egitera, Abadiñoko izeba baten etxera joaten ziren, hurrengo egunean Durangora bueltatu eta garbitzen jarraitzeko.

Transkripzioa

- Ta Durengon eskonbruk, baiña gorputzek eta zikinkeri asko eongo zan be, batzeko?
- Anastasio: Guk ez giñun ezer holakoik ikusi. Ez. Durangon ba, horrek, kendute eongo zien, elixie be, apurtu zan ta. Andra Mariako elixie.
- Lourdes: Han harrapau biela asko esaten daurie.
- Anastasio: Bai han asko. Baiña gorpurik ta ez. Gorpuek ba ez geñun ikusi.
- Eta esan dozu hori, trukien jana, jaten emoten otsuen?
- Anastasio: Bai. Baiñe orduen eon zan “Círculo Carlista”. Geu be, karlistak giñien-ta. Danok ez, e! Ta beste batzueri, bizkaitarrak esaten otsien. Bizkaikuek giñien. Barre eitton? Bai, bai, karlistak. Eske gure uezaba zan hori, oin dana oin, Benta? Horrek uezabak, hemen bizi zien. Hemen, hortxe hutsik dauen etxien. Horrek karlista haundixek zien.
- Ta orduen uezaba karlista bazan, errentadora be bai?
- Anastasio: Bata abogaue, bestie medikue, bestie zelan zan?
- Lourdes: Injinierue, kimukue-edo.
- Daniela: Kimikue, kimikue.
- Anastasio: “Ingenieros quimico”-edo Jose Mari. Hiru anaixe hemen. Harek gero, jun zien Arabara, Arabara jun zien, handik pasau zien. Danak ez zien pasau baie batzuk, birie jakin arren. Gu hantxe, karlistak giñiela-ta. Albokuek, zelan esan dot ba? Bueno, bizkaitarrak danok giñien. Ordun be ze esaten otsen? Zoro asko eon zan-ta!
- Ta “Círculo Carlista”n ze egoten zan, ze eitten abien ba?
- Anastasio: Durangon? Bazkaixe emoten oskun. […] jente asko e! Hemen Mañeriko gaztik be asko eon zien. Ta gero lo eitten Abadiñora joaten giñien, ixekuarena. Eta beste lagun bet hemen Mañerikue, Migel Kasero. Migel, beran abizena zelan zan ba? […] zuen senidea da.
- Lourdes: Aitten lehengusue.
- Hara lo eitten. Ta gero, lo ein ixekuk armuzue-edo, Abadiñora edo Durangora atzera be, linpiezie eitten. Ta danok pozik han. Hor uezabak. Eske bakixu zer dan hala hamahiru-hamalau urte? Puf! ointxe dabizen moduen. Guk hamabi-hamahiru urte […] “a saber” zetan dabizen?

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia