Mañaria (Bizkaia)

Behi bat bakarrik eta soroak lantzeko

Behi bat bakarrik eta soroak lantzeko Mañarira bueltatu zirenean, behi batekin, artoa ereiteko sasoia zen. Idi bat erosi zuten uztarria osotzeko. Gerraostean, Anastasio ez zen eskolara itzuli. Jende gutxik zekien erdaraz hitz egiten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-010-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mañarira bueltatu zirenean, behi batekin, artoa ereiteko sasoia zen. Idi bat erosi zuten uztarria osotzeko. Gerraostean, Anastasio ez zen eskolara itzuli. Jende gutxik zekien erdaraz hitz egiten.

Transkripzioa

- Anastasio: Gero zer izengo zan ba? Arto ereitten-ta ein biher. Ta ganaurik ez. Behi bat euki giñun. Artu ereitten ta ahal dan moduen. Labrantza haundixek-eta. Hamen jente asko falta zan. Puf! gure idar-zakuek-eta! Idar-zakuek eta be, etxien. Dana, ezebez.
- Ganau bakarragaz, geratu ziñien?
- Anastasio: Bai. Gero erosi geiñun idi bat. Idixe buztertzeko, buzterrixe-ta. Hareaz gero ba. Ha be, kendu giñun gero. Baiña gero ba, gehixau ein biher erosi giñuzen behixek. Hiru- lau, beti gurien eoten zien-ta. Esnie saldu-ta. Honek, guapak dauz, ni baiño guapuau. Jesus, harek, harek, harek, harek.
- Ta gerraostie?
- Anastasio: Gerraostie? Gerraostie zer ixengo zan ba? Gu gaztik giñien-ta. Eskoli be itxitte. Eskolara be ez.
- Ez ziñen bueltau?
- Anastasio: Gehixau ez.
- Lourdes: Gero, gero gurien ibilli ikesi.
- Anastasio: Ta baitte hamene ezin ikesi eziñik gu. Erderaz, bien, bien, politto ibilli nitzen. Ta beste batzuk, ez erderaik ez, ez, ez, ez. Jesus! Oin, oin espabilaute dau jentie. Oin jentie, gaztik be, erderaz ikusten die asko, erderaz.
- Bai baiña lehen?
- Anastasio: Bai, lehen erderaz nok jakin?
- Zuen edadekoak bez, ezta?
- Lourdes: Guk useu, guk bai. Guk eskolan erderaz beti ikesten giñun-ta. Bai.
- Anastasio: Ba zuen maistrie be euskeldune zan.
- Lourdes: Bai baie erderaz, erderaz…
- Anastasio: Bueno, orduen denporan erderaz ein biher zan /bizan/.
- Lourdes: Bai, eskolan erderaz.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia