Mañaria (Bizkaia)

Kanoikadatatik kortan gordeta

Kanoikadatatik kortan gordeta Etxean zeudela, etxetik 15 metrotara jausi ziren kanoikadak. Kortan gorde ziren ama eta umeak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Etxean zeudela, etxetik 15 metrotara jausi ziren kanoikadak. Kortan gorde ziren ama eta umeak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Behin, suertau xakun goxien, amak ba erropak garbittu ta ein biher deuzela /bideuzela/, ta ba, berandutxu jun biherko dogule /bikule/. Ba ha zan egune, ha zan egune. Amak erropak garbittu, goxien egune argittu orduko etxien, egunaz batera errekara aklaretan juen. Ta hasi zan Seibittik kañonazuk botetan hasi zien. Klaro, handik gure etxie honan ikusten da. Ta harek momentu guztixe ikusten abien. Harek ikusi abien gure ama be errekara dula be. Ta errekan erropak aklaretan dauzela esan aban, ganekaldin kañonazuek errementau eutsela. Errekien bera euen, errekan bera, ta hor esateko, holan ganien. Etorri zan erropakin etxera ta esan euskun: “Hametik alde ein biher dogu /biogu/ ze horrek ya hasi die tiroka, ta hasi biher jakuz /bixakuz/”. Ta hantxe etxien parien, geure mobimentue ikusi abien ordureko hasi zien kañonazuk botaten. Ta gure etxie (iguel euko dauz hamar-hamabi-hamabost metro ez dittu euko) etxetik kañonazuek jo aban hor. Hantxe dekoz halako matrailla zuluek gure fatxadiek oin be. Bai, bai, bai. Denpora ona ixen bazan, igon eiñgo giñun. Honako denporiaz ez dau merezi. Ta gero esaten giñun: “Baia gu ezin giñttekez hamen”. Sartun gentsien etxera, kortara be sartu giñen errementoien kañonazo bi: bata esan duana, hamabi-hamabost metro edo iguel ez dauz eukiko; ta, beste bat, beherautxuau. Ta sartu giñen kortara, ba mobimentu ikusten bagaittu ba, atzera be hasiko diela-ta. Ama orduen gaztiena jaixoteko euen, lau umeaz. Nik hamar nekezan orduen, hamabi, hamaike eitteko. Ta neusixek, hamabi eindde. Ta honek Bitorak beratzi, zortzi-beratzi ta gaztiauek sei-edo eukezan.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia