Elgoibar (Gipuzkoa)

Ozta-ozta salbatu omen zen aita

Ozta-ozta salbatu omen zen aita <p>Hiru semeen portaera onaren ziurtagiriak eskatu zizkioten aitari; eta, Itziarren iritziz, soldadutzan zegoen seme zaharrenaren ziurtagiriak zekarren "adicto al movimiento" esaldiak salbatu omen zuen aita. Semeetako bat "nacionalista como su padre" omen zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hiru semeen portaera onaren ziurtagiriak eskatu zizkioten aitari; eta, Itziarren iritziz, soldadutzan zegoen seme zaharrenaren ziurtagiriak zekarren "adicto al movimiento" esaldiak salbatu omen zuen aita. Semeetako bat "nacionalista como su padre" omen zen.

Transkripzioa

-Esan bezela, zarrena soldaduxkan zela zeuan, zertifikatua eskatu zittuen danenak, zegatik gero bestia(k) ba ibilli zan zeozetan Bizkaixan baiña gero hemen hartu zeben eta Batallón de Flandes edo Gasteizera eruan zeben. Eta harena bazeuan zertifikaua bihar bezela. Bestia Imnaolena ez dakit nora jun zan, Valladolizera edo. Eta han lelengotikan esan i ziuen sartu zanian: "nacionalista como su padre" esan ei ziuen, eta hemen egondako maixo batekin eta haretxek laguntza haundixa eiñ ei zion han Valladolizen. Eta gero hirugarrena zaharrenak Burgostik haura ba "adicto al Movimiento" etorri zan zertifikaua. Eta nik uste det haretxek salbau zebala gure aitta. Neuk pentsatzen det haretxek salbau zebala. Seme bat zeukan "adicto al Movimiento". Bestia ez, bigarrenanak bialdu zeben zertifikaua ere "nacionalista como su padre". Eta influentziak, geuk esneduna gendun Azkube baserrikuak, eta esnia ekartzen zeben gure etxera, eta Petra, gure amak esaten ziozen hari... Gizona zeban "sindikato" edo zeoze; bai, zeoze, esto. Eta hango karguduna eta udaletxian eta danian, eta harek itxuria bialdu zeban informia. Eta gure amak esaten zion: "hara, gure mutilla galtzen bada, zeuen kulpaz izango da, e". Beti. Ai, zenbat amenazu. Oin oso, bueno, , seme-alabak eta beittu, oso tratu haundixa daukat. Eta holaxe, nik uste det aitta holaxe salbatu zala.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia