Elorrio (Bizkaia)

Gerra hasiera: iheslariak eta taberna etxean

Gerra hasiera: iheslariak eta taberna etxean <p>Gerra hasi zenean, UHPko (Uni&oacute;n de Hermanos Proletarios. Milizianoak) guda-taldearen kuartela jarri zen eskolan. Giputzak ei ziren gehienak. Iheslari talde bat hartu zuten etxean. Gero, gerra komiteak etxean taberna ipintzera behartu zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELO-016-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra hasi zenean, UHPko (Unión de Hermanos Proletarios. Milizianoak) guda-taldearen kuartela jarri zen eskolan. Giputzak ei ziren gehienak. Iheslari talde bat hartu zuten etxean. Gero, gerra komiteak etxean taberna ipintzera behartu zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gerria urten zan urtian zuk...
-Zortzi urte neukazen.
-Eskolan edo bakaziñotan?
-Batian be ez. Gerria urte ebenien hor fraillietako eskoletxien ipiñi eben kuartela, UHP, Unión de Hermanos Proletarios. Gipuzkuanuak zien gehixenak.
-Zein aldetakuak? Eibartarrak edo?
-Gipuzkua danekuak, Donostia ta, Oñati ta, Eibar d, Bergara ta, Azkoitti tta...
-Dana dala, zuk zela gogoratzen dozu lehenengo eguna?
-Lelengo eguna?
-Gerria sortu zala ta... Bueno, hona aillegau zien eguna.
- Hona aillegau ziena, gu giñien ortuen, mahatsa giñuken, txakolin-mahatsa, ta etxeko danak, orduen etzan telebisiñoik eta, eta etxeko danak atxur banaz mahats arteko bedarrak-eta ebaten, eta etorri zien zortzi-edo mutil formauta, eta hor etxe aurrien jarri zien, euren konpañietan eta euren lekuetan, da gu illuntzen hasi ebenien danok etxera ta atiek itxi danak barrutik eta, iñoi ez dotsagula zabaldu biher ateik-eta. Eta eten barik hamen mutillak [atartien], atia jo ta atia jo ta. Euskaldunak. Ta zarauztar batzui zabaldu otsen aittak atia. Haren izena be goguen daukat: bat zan [...] eta bestia Ignazio Idiakez. Gero sukaldera sartu ta beste lagun batzuk pe ekarri ebezen, da sukaldien eurek kantau ta trikitixen dantzan-da [bortzegixekin].
-Hori lehenengo egunian.
-Lenengo gabian, bai.
-Gero izengo zien kontuak, ezta?
-Ez. Gero handik hille bi edo hirura gabe baten etorri zien, orduen "Comité de guerra" Casajarenien euen, republikanuena. Da gabe baten etorri zien goxeko laurak aldien eta, benga! Etxie hustu ein bihe(r) zala tabernie ipiñi biher ebela hamen-da. Eta aittak: "Ta ni umiekin nora bialdu biher nozue ba?"
-Emaztea-Beratzi neba-arreba.
-Euki eben hor etxe aurrien folloe bat eta geratu giñien barrido ohien. Eta esan otsen ekarteko jenerua eta berak emongo otsela. Eta holan eitte(n) eben. Bagoien ekarten otsen igual sagardaua, eta burdixaz ekarri, eta hurrengo egunien dana eraten eben.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia