Iñaki Gallastegi Gorroño
Elorrio (Bizkaia) (1928-2010)
Biografia
Zenita auzoko Galartzatxiki baserrian jaioa, handik metro gutxira dagoen Galartzaerdikoa baserrian bizi izan zen ezkondu zenetik. "Atxerua" familiako ezizena. 8 urte zituela hasi zen gerra, eta etxetik hurbil samar izan zuen Intxortako frontea. Francoren tropak Bizkaian sartu zirenean, Algortara aldatu eta han igaro zituen hilabete batzuk familiarekin. Funcor Kooperatibako sortzaileetakoa izan zen. Pilotazale handia, gertutik ezagutu zituen pilotari historikoak: Kortabitarte, Gallastegi, Atano, Arriaran anaiak, eta, nola ez, bere herritar Hilario Azkarate txapeldun handia. Bertsozale amorratua. Hamabost bat urterekin Basarri eta Uztapide Elorrioko plazan entzun izanak markatu zuen. Joxe Agirre eta Azpillagaren laguna. Elkarrizketa egin eta bi hilabetera hil zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ELO-016 | 2010 | Elorrioko ahotsak | Juan Martin Elexpuru | ||
ELO-184 | 2005 | Elorrioko toponimia | Miriam Eriz |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute