Mañaria (Bizkaia)

Elizpean aitarekin bazkaltzen

Elizpean aitarekin bazkaltzen <p>Nebarekin eskolara joaten zen garaian, aitak harrobian egiten zuen lan. Bazkalorduan, neba okindegira joaten zen ogi bila, Luziak amak kapazuan ekartzen zuen bazkaria jasotzen zuen, eta neba-arrebak aitarekin elkartu eta hirurek bazkaltzen zuten. Euria egin zuenean elizpean bazkaltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAN-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nebarekin eskolara joaten zen garaian, aitak harrobian egiten zuen lan. Bazkalorduan, neba okindegira joaten zen ogi bila, Luziak amak kapazuan ekartzen zuen bazkaria jasotzen zuen, eta neba-arrebak aitarekin elkartu eta hirurek bazkaltzen zuten. Euria egin zuenean elizpean bazkaltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerria sartu zan, nik hamar urte nekela. Ez dakit hori esan biher bot.
- Bai, bai, zuk dana kontau.
- Hori sartu zan. Gerri sartu zan. Bueno lehenukuek esan biher dot: eskolara sei urteaz hasi nitzen, zazpiaz komuniñue ein naban. Ta gero, eskolara; eskolara be, gitxi, gitxi. Nire aittek, eitta eban kanteran biherra. Horrek kanterok, ikusten dozuz hor dauzenak? Holako baten, hor eitte aban biherra. Ta gu neba nausidxe, Zelestino ta ni, eskolara. Ta amak, ataratzen doskun bezkeidxe. Guk urtetan giñun hamaiketa erdietan eskolatik, ta aittek urteten aban hamabidxetan kanteratik. Ta amak ataraten oskun bezkeidxe bidera, gure baserrittik hona behera. Ta eitten giñun, batak urtetan geuntsen nebiek edo nik amai bidera, bazkaidxe hartzen. Kapazuaz ekarten oskun lapikokue-ta, ba euena. Ta bestiok juten giñien panaderidxara, ogidxe hartzen bezkeitteko. Ta gero amak emiten oskun kapazuoi. Gu aitte etorten jakun, aittaz bazkaldu, kapazue ixten giñun, atzera eskolara jun orduko hor beheko baserri baten, eskolatik urten ta gero atzera hartu kapazu ta etxera. Euridxe bazan, kanpun eitteko txarto bezkeldu. Elixpera juten giñien, elixpera.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia