Mañaria (Bizkaia)

Neba Basurtoko ospitalera

Neba Basurtoko ospitalera Gerra Zibilean bere neba bat zauritu zuten eta gauean etxera itzuli ziren neba zaurituarekin. Etxea soldaduz beteta aurkitu zuten. Mañariko botikinera eraman zuten neba, baina ospitaleratzeko beharra ikusi zioten eta Basurtora eraman zuten. Gurasoek ere Basurtora joan ziren eta beste umeek etxean geratu ziren amona itsua eta soldadu piloarekin.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gerra Zibilean bere neba bat zauritu zuten eta gauean etxera itzuli ziren neba zaurituarekin. Etxea soldaduz beteta aurkitu zuten. Mañariko botikinera eraman zuten neba, baina ospitaleratzeko beharra ikusi zioten eta Basurtora eraman zuten. Gurasoek ere Basurtora joan ziren eta beste umeek etxean geratu ziren amona itsua eta soldadu piloarekin.

Transkripzioa

- Esan euskun /esauskun/: “Lotuko dotsau /lotukutzau/ hamentxe ta ba gabera artien atzera ezin gara etxera juen”. Illuntzien, illunkeran, atzera jun giñen etxera, dana soldauz beteta geunken etxie. Ta ba mutikuoi eruen abien lepuen. Ta esan eutsien/ esautsien/ zer pasau dan: ta ba: “Hauxe ta hauxe goxien zertute”. Ta goxetik gehixau han zelan? Ta han aber zer eingo geñun guk, nora jungo giñien? Ta bueno bertan esan euskun soldauek, hamentxe Mañerixen beheien euen botikiñe, ta esan euskun:”Bueno, botikiñera geuk erungo dogu. Ta etorri zeuetoko bat”. Ta juen zan ama pentsaten dot zala, ala besten bat ez dakit, dana dala. Ta klaro, metrailli barruen, ta esan eutsienez: “Ingresau ein biher da /bida/”. Hau eruangou zerera, Basurture ospittelera. Eruen abien, ta gero hurrengo egune, ba aittek eta amak aitte be etxera etorritte euen, semien zeroi dala-ta. Ta aittek eta amak zer ein abien? Bixek juen zerera, ikusten ospittelera. Baie ospittelera juteko be ezin ondo juen. Iguel trena abixetan zan, baia hasten zien orduen, zerak abioiek eta bonbakin ta zerien, handik be, aterate abiezan hurrengo lekue topeten abien lekure erreka ezkiña batera-edo, halako baten allegau zin Bilbora. Ta bueno, ikusi abien ta operau ein biher dala /bidala/ ta holan. Bueno, gero ha itxitte etorri zien etxera, baie gu etxien beste lau umiok, hiru umiok amama itsuaz. Amama itsue geunken, baia bizi zan beste alboko baserrixen. Baia orduen, harek eurek be urten ein biher etxetik ta gu zelan gengozan umiek etxien, ba geu be han jarritte hantxe [...txuen]. Aitte ta ama illundute agiri ez, soldauek etxien ta baia esan duana, hoixe eskerrak izen zalako, Itxarkundiako soldauek, harixek ondo esan, ta eurek euki abezan, eskabitzeko zerak eta be jateko be, guk ezebe ez geunken orduen, ta galletak ta harexek emonda, harexekin hantxe. Amama alboko aldien suten alboko aldien etzunde. Ta klaro, gero guardixe eitten abien harek kanpuen iñor zertzen bada-edo, gabien-edo. Ta harek gure aitte ta ama, jakin abien kanpotik zina. Ta egozan harek guardixan. Ta klaro, bultue ikusi abien ordun bidien, beti-gora datozela, “alto” emon eutsien. Baia guriek, “alto”, “alto”, zeri esaten dotsien bez. Pentsau bez. Ta “alto”. Ta aurrera. “Alto”, ta aurrera. Esan eutsien: “Leku onetik apartau zarie. Jakin in duleko, umiek esan euskue zelan zarien Bilbotik. Ta jakin in duleko zeuek ixengo zaiela, ostien guk tiretu ein biher”. Honantxe. Ta ba holantxeik.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia