Legutio (Araba)

Nafarrate gaur, Urrunagarekin bat eginda

Nafarrate gaur, Urrunagarekin bat eginda <p>Nafarrate gaur egun Urrunaga auzoarekin bat eginda dago. Nafarrateko errota Urrunagako urtegiko urpean geratu zen. Urrunagako eskola publikoan ikasi zuen, erdaraz. Primo de Riveraren garaia zen orduan. Gerra hasi zenean bukatu zitzaizkion eskolok.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEG-006-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Nafarrate gaur egun Urrunaga auzoarekin bat eginda dago. Nafarrateko errota Urrunagako urtegiko urpean geratu zen. Urrunagako eskola publikoan ikasi zuen, erdaraz. Primo de Riveraren garaia zen orduan. Gerra hasi zenean bukatu zitzaizkion eskolok.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Nafarrate hori oin, ya urpeian dau gehixena, ezta?
- Bai… ixena Nafarrate… bere izena euko berdin euko dau, baia fusionauta dau Urrunagara.
- Eta hor, pantanua ein euenien etxe asko urpeian geratuko ziren, ezta?
- Ez, bat bakarrik…
- Bat bakarrik?
- Zipriena ta… etxia.
- A, Ziprirena?
- Ha behien eguana, zeleidxen, ta ha hartu eben urek.
- A, osea ke orduen Ziprina bakarrik geratu zen urpeien.
- Bakarrik, bakarrik urpeien, bestiek goidxen eguazen.
- Ta orduen, eta bestiek oin ya Urrunagan sartuta daoz?
- Bai…
- Eta eskolan, Nafarraten ibili ziñan?
- Urrunagara…
- A, Urrunagan?
- Urrunagan…
- Ze eguen, auzo eskolia edo zela(n) zan… eskola publikue?
- Eskola publikoa.
- Zenbat urtekin hasi ziñan eskolan?
- Orduen ez dakit /eztait/ seigez ala zortzigez hasten giñen be!… zortzigez uste dot!
- Eta eskolie euskeraz edo erdaraz eitten zeben?
- Bai! Erderaz dana!
- Dana erderaz?
- …nik euskeraz… Lehenengo txikiten euskera ikasi nemen amagaz ta aitegaz, baia… gero erderaz dana!
- Ya, ya… eta, klaro! Zu, edozein modutan, zortzi urtekin eskolara fango ziñan, milla bederatziehun ta hogeita hamarrien hasi ziñan zu eskolan? Hoi zan Primo de Riverakin? Goguan dakozu hori?
- Bai… zeozer gogoratzen naz Primo de Rivera(r)en gauzak!
- Klaro! Zeatik Republika etorri zan milla bederatziehun ta hogeita hamaikan!
- Bai.
- Eta orduen eskolie, eskolak erdera, eta zenbat urte arte ibili ziñen eskolan?
- Hamalau urte arte. Bueno, hamalau, hamalau urte neukezenien gerriek urten eben eta han bukatu zan dana.. hamalaugez idxa ezebez!
- Ya, ya…

Egilea(k): Ignacio Carrera , Imanol García

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia