Mallabia (Bizkaia)

Mallabiko udalaren herri-basoak

Mallabiko udalaren herri-basoak Udalak herri-basoak saldu zituen zorrak ordaintzeko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Udalak herri-basoak saldu zituen zorrak ordaintzeko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta hori, ba, "Herri-basue" euken horrek izena ta herrixana zan. Baiña pasau zan --nik entzunde, behintzet, e! Oin, seguru ezin neike esan, baiñe-- Mallabixan bertan eskolak-edo [ein] zien. Eskola... bertako herrixen barruen; aurretik, ba, barriadetan euezan. Baiña eskolak ein zienien, itxurie herrixek zorrak ein zittun. Zorrak. Ta ez euen... Ba, Mallabixen be ze izengo zan, ba? Herri... baserrixek-eta bakarrik, eta baserrixetatik be ze diru etarako eban, ba? Gaur egunien bai. Gaur poligono bi deukez itzelak, ta gaur Mallabixe da herri bat aberatsa. Baiñe, itxurie, zorrak ein zittun, ta diputaziñue ein zan jabe, haren zorrak zertzeko, horren basuorrena. Diputaziñuek hartu eban. Handik. Nik hori entzunde, behintzet, e! Nik baiño hobetua´ jakingo dabe batzuk, baiñe. Bedorrek dakar izena "Herri-basue", ta gaur diputaziñuana... hor egon dana zeoze... tinglaun bat.
- Bai, esku batetik bestera zelan pasau ete dan...
- Bai. Ta nik entzunde eskoliakin behintzet zelan pasau zan. Pasau eitten die gauzak! Ez dabe danak ondo urtetzen. Pentsauko eben orduen herrixen, ba, eskolak eittie. Baiñe ez zan egongo nundik, ta harek kontrtistik, ba, dirue biheko eban eskolak pagatzeko. Ta herrixe in gero jabe. Ta orduen, ba, ez zan izengo... Gaur harek mendixek --horrek herri-basuorrek gero diputaziñuak...-- horrek balio dau millonadie. Millonadak, e! Ze da´ piñuz beteta; gero, haritx amerikanue be bauke zatixe. Zati haundixek die; terrenuek bakarrik be... puoj! Gaur ondo ipinitte dao, e! Gaur ya mujonaute da´, diputaziñoko mujoiek ipinitte beren letreruekin ta dana da´ ondo... ondo markaute da´.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia