Mallabia (Bizkaia)

Aita arotza zen; egiten zituen lanak

Aita arotza zen; egiten zituen lanak Familia giroa. Aita arotza zen; gurdiak egiten zituen. Basoko lanak; botatako zuhaitzak kamioian kargatu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-020-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Familia giroa. Aita arotza zen; gurdiak egiten zituen. Basoko lanak; botatako zuhaitzak kamioian kargatu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aittitta ta amaman basarrixa gitxi gorabehera zelakua zan kontau destazu.
- Bai.
- Eurak zelakuak zian? Ez dakit, ipuin-kontalarixak edo...?
- Gurien aitte bai. Aitte bai. Aitte zan bastante... Gero, arotza zan. Burdixek-eta eitten zittun basarrixetarako. Ta gero lehen esan dotena, ba, gari-joteko makiña horr(e)az makinistie. Ta gero, beran bizimodue izeten zan beti... Orduen arbolak botatzen-ta ibiltten zien; orduen, tantaixek eta paguek eta. Ta, ba, kamioie etortzen zan Durangotik, "un tal Zarandona, transportes Zarandona de aquellos años". Ta ha kamioie kargatzen. Ta kargau be, barritz, bota biher izeten [zittuen] tabloi bi, ta tabloien gaiñetik bultzeka. Gaur, ba, barritz, grapiaz heltzen deutse, ta "ras!" kargatzen dittue. Goxien gos guztixe eitten eben kamiokada bat kargatzen; atsaldien beste bat. Egunien kamiokada bi. Ta hori biherra gogor eindde!
- Orduan, arotza zan eta berak eitten zeban dana? Zuhaitzak kargatzen lagundu...
- Bai. Bueno, egunero ez zan izeten ha zuhaitzak kargatzen, e! Izeten zan, ba, astien igul bi bider edo. Ta, ba, beste egunetan, ba, burdixek ein ta solorako beste... arie edo, narra edo, lurre zapaltzekue, txilindrue edo... gauza asko.
- Orduan, arotzerixiaz aparte, gero beste lan batzuk eitten zittuan. Ba, hori, ez? Egurra kargatzen lagundu edo...
- Bai.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia