Bergara (Gipuzkoa)

Abadeei begirunea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BER-058-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abadeei baserrietan ematen zitzaizkien janak zeintzuk izaten ziren. Konjurua. Domu Santuan "olatak" (3 puntako ogia). Orduan dena ematea izaten zen, nahiz eta etxean jatekorik egon ez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hemen abadieri eta ekartzen jakuen ba basarrittik garixa eta...
- M: Jesus...! Garixa ta artua ta...klase dana. Oilasko parie be bai [...] junda ta...
- E: Egurra be bai.
- M: Egurra be bai ta...
- E: Ta gero Domu Santutan olatak be bai.
- M: Olatak be bai.
- E: [Ermura] juten giñan behintzat abadiaana [...] neska koskorrak giñala ta olatak emoten zoskuen...
- Olatak ze die?
- M: Hiru puntako ogixa eitten zan ta harek erregalo emoten zien.
- E: Mezetara eruaten zien ta gero...
- M: Zuk zeure... Zeuk besotan hartutako bati, ba, Domu Santutan emoten jakon, haura olatia esaten da.
- A! Karapaixua.
- M: Ez dakit nik...
- Karapaixua. Karapaixua hemen ez dozue esaten, olatia esaten dozue. Hola arrautzia ipintzen jakona ta...
- M: Bai, nahi bada bai.
- Ta txorixua barruan ta...
- M: Bai, hortaikoxia da.
- Guk karapaixua esaten dotsau.
- M: Bai, guk horixe, olatia. Orduan dana zan emotia. Etxian nahiz ta ezebez jan ez, dana emon. Ta zestokada arrautzak ta gaztaiek eta... danak batzen zittuan abadiak! Ta gero, hona etorri zian abadiak laga otsen. Horrek... galdu zien, zihero galdu zien! Ta ondo dao hori geiñera.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia