Eskolan oporrak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan oporrak noiz hartzen zituzten. Ostegun arratsaldetan jai hartzen zuten.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Mallabia.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2004(e)ko azaroaren 12a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: MAL-016/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Oporrak-eta noiz izaten zian? Oin moduan udan, eta [...]? Edo hainbeste ez, edo zelan?
- Udan oporrak hartzen zin Karmen egunan bezperan. Ta eskolara hasi, ba, iraillan erdixan. Hille bi ordun be oporrak. Onak. Baiña guretzako, ez [...] oporreri emoten bape estimaziñoik.Ostantzien beste oporrik ez zan egoten.
- Gabonetan-eta ez?
- Ez. Gabonetan egun bi edo ixengo zien jai, baiña ostantzien, beste oporrik ez. Ni ez naz akordatzen. Udie bai; udan bai. Jeneralien, ba, igul esaten zan: "Ene, maistra barrixa etorriko ete da? Ez ete da?", hoixe ardurioi. Baiñe gabonetan... Eguen atsaldie jai eukitten [gendun] guk.
- Eguen atsaldiari esaten zetsazuen... moduren baten deitzen zetsazuen egun horri?
- Ez.
- "Caballero txiki eguna" ta halakorik entzunda dakazu?
- Ez.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!