Mallabia (Bizkaia)

Umetako kontuak

Umetako kontuak <p>Umetako kontuak. Eskolara joan gabe geratu zirenekoa. Eskola kontuak. Zigorrak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako kontuak. Eskolara joan gabe geratu zirenekoa. Eskola kontuak. Zigorrak.

Transkripzioa

- Eskolara eitten zenduen kale batzuetan?
- Gitxitten, e! Gitxitten. Baiñe behin edo behin bai. Behin edo behin ein genduen kale.
- Ta ze eitten zenduen? Mendira juan edo...?
- Bai, mendire juen. Orduen geuk [erun] gendun ordun bazkarixe. "Sikue" esaten geuntsen. Tortillatxo bat edo eruten gendunien, horri esaten geuntsen "sikue". Ta orduen emoten oskuen etxien, ba, lehenengo tortillatxo bat ogi-bittartien ta gero atsalderako ontza bat txokolate ta ogixa. Ta akordau jakun, ba, bape ez jutie eskolara; maistrie be berandu etortzen zala ta ez dakit zelakue ta badakit zelakue. Baiñe gero, kale ein gendunien, guk baiño ariña ' etxien jakin! Hori zan kontue! Baiñe, bueno, pasau zan.
- Etxian, orduan...
- Etxien, ba, hasarre!
- Hasarre eitten zeben?
- Bai. Etxien gogor eitten eben, eske etxien gure izeten eben eskolara jutie, eskolara jutie.
- Inportantia zan eurendako, ez? Eskolara juatia ta erderia ikastia, ez?
- Bai, ba. Inportantie zan. Gurien gure Juantxuk be, maistra bat okerra egon zan, ta harek jun gure ez eskolara --nire... horrek soiñojotailliorrek, nire anaiorrek--. Ta gure amak hartu aurrien ta "Jungo ez haz, ba, eskolara?! Horixe bai!", ta bide luzien berak erun jun daitten. Bai. Ha jotaillie zan, maistrie jotaillie zan ha. Honek mutillok ein etsen... Regla bat eukitten eban. Jo. Jo eitten eban falta bat eukitzen badozu sumarrien. Hiru falta bazenduzan, hiru reglakada, hantxe. Ta honek mutikuok, hiru mutikok, harrapau eutsen reglie ta apurtu. Ta gero kontuek! Ta maistriorrek, ba, kastigue ipini etsen: ba, igul-igule erun reglie edo, bestelan, pezeta bana, pezeta bat pagau. Pezeta bat, zer? Diru asko zan! Batzuk etxien esan be ez. Zelan eskatuko eutsen, ba, amai reglie maistriei reglie pagatzeko pezetie biher dabela? Ta kutxillo txikixe-ta erun, ta basora jun ta ein reglatxo bat eta maistriorri erun ta konpondu zien.
- Konformau zan?
- Konpondu zien. Baiña susto edarra pasaute.
- Orduan, gaiñera, etxian be ezer ez zan esango, ez? Maistria jotaillia zala edo...
- Bai, baekixen, jo eitten eban ta...
- Bai? Bazekixen hori etxietan?
- Bai, bazekixen. Juten jakozan maistriai be, juten jakozan esaten, ba, ez joteko hainbeste igul, ta beste batzuk, ba, igul dozena bat sagar-edo, erregalue iguel eruten eutsen zeozer be. Baiña harek "di-da!" joten eban ta kitto. Bai, jotaillie zan. Kantun be erakusten eban harek maistrik. Kantue be erakutsi, baiña ha jotaillia. Ni ordun... ni eskolara hasi barri edo egongo nitzen hori zala. Bai, ni txikixau nitzen.
- Zeuri halakorik ez jatzu tokau, ez?
- Neu joten niñunik, ba, ezin neike esan holan, baiñe... Sumarrak igul, illara biko sumarrak, oindiñok llevadaik barik-eta, ezta? Sumartxuok ein ta faltak. Ta segun zenbat falta, reglakadie, e! Emoten eban harek.
- Gogorra orduan...
- Bai. Ni horretxekin sumarrokin akordatzen naz harekin. Sumarrok eitten...!
- Egongo zan, gaiñera, umeren bat abilidade larreirik ez zekana ta...
- Bai, ba. Ta ez ekixenak be bai. Hainbeste... Etorri ez. Udan denpora onakin-ta, etorri ez eskolara ta ikesi barik igual.Ta harek jo.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia