Mallabia (Bizkaia)

Mallabiko abadeak

Mallabiko abadeak Doktrina eguerdian ikasten zuten abadearekin. Mallabiko abadeak: Don Julián Etxezarraga; Don Gregorio Larrea. Gereako elizaren ondoan abade-etxea zegoen. Mezak.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Doktrina eguerdian ikasten zuten abadearekin. Mallabiko abadeak: Don Julián Etxezarraga; Don Gregorio Larrea. Gereako elizaren ondoan abade-etxea zegoen. Mezak.

Transkripzioa

- Dotriñia esaten dozu eguerdixan eitten zenduela...
- E?
- Dotriñia...
- Dotriñia egurdixetan elixan.
- Abadiakin...
- Abadiakin.
- Abadia zein zan orduan? Goguan dakazu?
- Abadie... Nik jaunartzie ein nebanien, abadie egongo zan hor Arratixako bat: don Julian Etxezarraga euen abade bat. Antxiñekue. Harrezkero... ez dakit, ba. Azkeneko egon zan... bueno, gerua ' egon zan don Gregorio Larrea beste bat. Horretxek. Oin azkenaldien egon die gehixao, baiña oin azkenaldien bapez baiñe bueno.
- Honek ze zian, bertan Mallabin abade zianak eta gora igotzen zian dotriñia emotera ala bertako...?
- Ez, baiña Gerien bertan euen, bertako abadie. Elixian ondun euen abadetxie; hantxe bizi zan abadie. Hantxe bizi izeten zan. Abadie hantxe egoten zan.
- Orduan, zeuek beti ezautu dozue elizia abadiakin eta...
- Bai, bai.
- Sakristaurik-eta egoten zan?
- Baitte. Baitte. Elixie, abadetxie ta sakristau-etxie. Oin ez daz holan, baiña holantxik euezan. Nik holantxik ikusi dot Elosun. Zu Elosuku za '?
- Aittitta...
- Elosun. Aspaldi... Gure lagun batek Elosun senidiek eukezan, ta juten giñen noizik behin Elosure. Ta haretxekin junda na ' horraxe elixa '. Ta horretxen antzera euela Elosun be.
- Eta sakristaua izaten zan elizia pixkat zaintzen zebana ta...
- Sakristanie.
- Sakristania.
- Sakristanie. Harek zaintzen eban. Sankristauek, ba, kanpaiek jo edo...
- Bai. Orduan, gaiñera, biharra eukiko zeben, ez? Meza asko ta...
- Bueno, meza asko...
- Bueno, oin baiño gehixao, edo ez dakit zelan izaten zan...
- Jaixegunien meza bi egoten zien; astegunien meza bat. Horretxek. Gero illuntzixen be kanpaia egoten zan aramaittakue.
- Kanpaiak goixian goixetik hasi eta illuntzira arte, ez?
- Bai, goixien lehelengo kanpaie goixa '. Gero mezia. Ta illuntzixen esaten jakona aramaittakue, "las aves Marías" erderaz izengo da, ezta? Aramaittakua.
- Goixekuari zelan esaten zetsazuen?
- Ba, ez dakit, ez dakit. Guk ez gontsen jaramonik eitten goixekuai ta.
- Baiña illuntzikuari bai, ez?
- E?
- Derrigor etxian egon bihar, edo zelan izaten zan hori?
- Bueno, geuk ez dou pasau, guk ez gendun urtetzen ta.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia