Mallabia (Bizkaia)

Familia giroa

Familia giroa <p>1924ko urriaren 26an jaiotakoa Trabakugoikoa baserrian. Sei anai-arreba. Familia giroa.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAL-016-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

1924ko urriaren 26an jaiotakoa Trabakugoikoa baserrian. Sei anai-arreba. Familia giroa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Noiz jaixo ziñan?
- Hogeta lauen.
- Hogeta lauan...
- Bai. Hogeta lauan jaixota.
- Ta ze hillebetetan edo?
- Urrixan hogeta seixan.
- Oin dala gitxi pasau dozuz orduan...
- Bai, oin dala gitxi larogei urte bete dittut. Jo! Hori da gogorrena.
- Bueno, baiña halan egonda...
- Bai, larogei urte. Baiña bueno, holan da.
- Jaixo bertan jaixo ziñan? Trabaku-goikuan?
- Bai, bertan.
- Eta familixa haundixa ziñazien?
- Sei. Hiru mutil ni baiño zaharrauak, nire hurrengo beste neska bat, ta gero beste mutil bat. Sei. Baiñe betik esaten dot, ni retxazorik barik hartutako umie izen nitzen. Tabernie euen ointxe moduen, ta hiru mutil zaharrauek ta gero neskatillatxo bat... Pozik!
- Ama sobretodo, ez?
- Amama.
- Ta amama. Neskatxua beti laguntzeko ta...
- Berari neskatotxo bi hil ein jakozen, bai, gaztetan. Euki neskatotxo bi ta, bata [garrotilluakin] itto; bestia han pozu baten, basarriko pozu baten. Ta berak neska baten gogue euken.
- Eta zeu etorri ta...
- Bai. Ta gustora hartu! Horixe esaten dot nik. Gero zelakue ixengo nitzen gero ikusiko zan, baiña orduen, behintzet, pozik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia