Ubide (Bizkaia)

Ubiden jende gazterik ez

Ubiden jende gazterik ez <p>Abelintxu umea zenean, Ubiden jende asko bizi zen. Orduan ez zen gauez irteten, eta festak eta Gabonak ilusio handiarekin bizitzen ziren. Jende gazteak bizimodua herritik kanpo bilatzen du gaur egun, eta Ubiden jende nagusia bakarrik geratzen da. Erosketak egitera eta medikuetara ere, Ubidetik Gasteizera joaten dira.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan UBI-005-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abelintxu umea zenean, Ubiden jende asko bizi zen. Orduan ez zen gauez irteten, eta festak eta Gabonak ilusio handiarekin bizitzen ziren. Jende gazteak bizimodua herritik kanpo bilatzen du gaur egun, eta Ubiden jende nagusia bakarrik geratzen da. Erosketak egitera eta medikuetara ere, Ubidetik Gasteizera joaten dira.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta Ubide, ze akordu dekozu zuk umetatik eta…
- Ba umetan hemen jente asko egote zan, asko, asko bai asko. Ta etxe bakotzien eote zien umiek be ba, ba… sei-zazpi etxe danetan egote zien. Ta orduen e kalera ba ez gendun urtetan, olgetan bai, baia gero gabien ta pentsau bez urtetarik, gabien da pentsau bez. Ta fiestak eta haundixek ite zien ta Gabonetako ilusiño bat eukiten gendun, Gabonetarako ta, puf! Ta bueno. Ba gero ba hemen jentie ba ezkondu ta hemen ezta egon biherrik be ta jun in biher hainbaterantza. Nire semiek be, ba honen aite be joan da Gasteizera, joan biher, hemen ezta egon, biherra eiten dau biherra, baia andrie be Bitorixekue ta hara jun zan ta gero jente gitxi dau oantxe, dana zaharrak, zaharrantzat bakarrik. Sano gitxi dau.
-Jentiek zer eiten dau, Gasteiz parterantz tiretu?
-Bai, Gasteizerantza. Bilbora baiño Gasteizerantza. Gu ba erosketak iten da be ba zera joaten gara Gasteizera e? Ta medikuana be bai, danera joaten gara. Ba, Bilbora joaten gara hortoko gauza ofizial derrigorrekon bat edo, baina ostantzien ez.
-Ta Arratire ta ez?
- Arratire ba ez, hor ba jentie juten da Igorrera be e konprak-eta iten, baia ba nik ba Igorrera baino Bitoritik eiten doaz konprak eta joaten nazenien Bilbora joaten naz artezien, hor parau barik.

Egilea(k): Ane Leturia

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia