Txikitatik kantuz ari, frantsesez eta euskaraz
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Hourcadette andereñoak frantsesezko bai eta euskarazko kantuak irakasten zizkien haurrei. Elizan, mekanika lanetan edota bestetan, jendea denetan aritzen zen kantuz. 'Kaiku' kantua ematen digu Angèlek.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 05a
- Iraupena: 0:03:26
- Erref: MAK-002/023
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak , Ohiturak eta bizimodua » Kantak » Bestelako kantak
Transkripzioa
- Kantuak eta, ze kantu ikasten zinuten…?
- Mademoiselle Hourcadettekilan? Frantsesak eta kantüak, eskuaraz ere, ba… hitzen… baginiin batto, izigarri, izigarri luzaz eta ari izan /aizan/ zaukun serioski haren-eta erakusten.
- […]
- Ba ba ba, ba ba.
- Eta eskuarazko kantuak…?
- Eskuarazko kantüak, ba.
- Eliza, elizakoak ikasten zenituzten amatxiikilan?
- Eta elizan. Eta horrekilan, frantsesak eta eskuaraz, eskuarazkoak’e in izan ditugu /izantu/.
- Ta bertze… hola bertze nunbaitetik ikasten zinuzten ere bai, euskal kantuak elizakoak ez zirenak?
- Ez, euh, entzuten hola jendiak, kantuz.
- Gizonak aritzen ziren?
- Gizonak aritzen /artzen/ ziren, ba.
- Emaztekiak? […]?
- Ez, ez. Gero entzuten ziren kantuz, badakizu, mekanikako lanetan eta hola, ogi joitetan eta, biltzen zirelarik, eta gero pestetan. Eta jendiak komunione, eman dezagun, haurrek iten zutelarik, komunione handia deitzen zen ordüan, hamabi urtetan; jaunhartzea iten zen, ordüan familia elgarretaratzen zen eta, familia elgarretaratzen zelarik, ikasten ziren kantuak. Ezkontzetan’e gauza bera. Batetik besterat pasatzen ziren hori’re lehenoko kantuak.
- Ta ze kantu ziren, oroitzen zira?
- Bo! Batuzu zernahi! Zernahi kantu baduzu. Gure errientsak erakutsi zankuna zen kantu, boh, “Kaiku”, “Kaiku-esnia”.
- Oroitzen zira horren aireaz?
- Boh… bistan da, oroitzen nizala!
- Nahi duzu kantatu?
- Ez… orai jinen zautanetz gogorat! … kantu…”Kaiku” hori…
”Neere andrea, andre ona da,
gobernu ona du auzoan,
hartzen duelarik bere alaba…
anera ra laralarairua…
Aizazu, zer nauzu, … anana,
horrela munduan ere
biak biziko gerare gu
baldin bazare kontentu,
baldin bazare kontentu.
Nik beti freskotxorik tabernakuaaa ,
sototxuan deraukat ardo gozoa…
Nik beti freskotxorik tabernakuaaa,
sototxuan deraukat ardo goxoa.
Ai zer kontentu, ai zer alegre,
eskaintzen dautzut nere maitia,
arrultzetxoak eta kaiku-esnia,
arrultzetxoak eta kaiku-esnia.
Kaiku kaiku kaiku kaiku kaiku esniaaa,
kaiku kaiku kaiku kaiku kaiku esnia."
Hori ari izana /aizana/ zauku errepikatzen hori Jinkoak daki zonbat denboraz, eta behar giniin horrekilan kantu zuzen-zuzen-zuzena /xuentxuentxuena/ ari izan /aizan/ harrekilan. Gero hori badakit eta beste batekilan delako “arrantza bat sartu zitzautan”, hortan zen nik uste, “couplet” hortan, batian, bainan hara! Pixka bat jakin duzu, ez dut gehiago bozik nik.
- Ta gero, gustatu zaizu, ez? kantuz eta kantuak…
- A bai! Nik maite dut oraino’re erabiltzen niz ni korala batian, Baionan.
Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!