Neskak birletan eta dantzan
Elizak kudeatzen zuen gazte bilgunean elkartzen ziren gazteak. Neskak birletan aritzen ziren nagusiki. Herriko bestetan, pilota partidak bururatu ondotik, dantzatzen hasten ziren. Senarra hola ezagutu izan zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 05a
- Iraupena: 0:01:35
- Erref: MAK-002/014
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Aisia » Taberna giroa » Gazteendako lekuak , Aisia » Kultura » Dantza
Transkripzioa
- Ta neskak nola libertitzen ziren?
- Neskak, gaixoa, gu, ahal giniin bezala. Baginiin “patronage”a deitzen zen bat, toki bat, han aritzen /artzen/ ginen birletan eta elgarrekilan solasian, bainan behar zen iluntzonietako /iluntzsoinuetarako/ etxean sartu. Gure goitibehitia hala zen. Eta herriko bestetan aritzen /artzen/ ginen pixka bat dantzan. Pixka bat erraten dut, zeen eta pilota partida zen herriko pestetako, pestarik handiena, pilota partida zen, ta hura finitzen zen, berant, heldu bita, iluntzoniak /iluntzsoinuak/ aintzin. Pilota partida finituta, denbora gutti zen gero dantzan aritzeko /artzeko/.
- Ta erran duzu birletan aritzen zineztela?
- Ba.
- Zer da hori?
- Birleta, frantsesez “les quilles” erraiten da. Zazpi eta, gizon ezartzen duzu… zurezko badira ta bula batekilan heekilan behar dituzu /tuzu/ hek erorarazi.
- Ta nun aritzen zinen?
- Hori zen, “patronage” deitzen zen hori, elizak zuen eta, aterbe bat, gazteen biltzeko, “mais” igande ta bezperen ondoan, badakizu, igandia sakratüa zen. Bazen lehenik meza eta baziren bezperak.
- Ta bietara gaten zinezten?
- Bai eta nola!
- Eta orduan han ematen... egoten zinezten egun guzia […]...
- Eta gero han elgarretaratzen ginen, delako, mutikoak joaiten ziren bere eskualde, edo pilotan edo afizione zutenetan, eta gu joaiten ginen han elgarretaratzen ginen ixtaño bat, bainan beti iluntzonietako /iluntzsoinuetarako/ behar giniin etxerat xintxo.
- Ta han ezagutu zinuen senarra?
- Han ezagutu nuen […] ene senarra.
Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!