Senarra ola batean lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Baionan bizi izan da 60 urte hauetan Angèle. Senarra ola batean aritzen zen lanean, baina laborantza maite zuen. Bera ere baserri batean sortu zen, eta baratzeari esker, lurraren pasioa atxiki ahal izan zuen.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Joseba Erremundeguy
- Data: 2012(e)ko abenduaren 05a
- Iraupena: 0:01:08
- Erref: MAK-002/010
- Kodifikatzailea: Peio Dibon-Elissiry
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Industria motak » Burdingintza , Ekonomia eta industria » Lantegiak » Lapurdiko lantegiak
Transkripzioa
- Zu gero, orduan, handik lan hori finituta segidan esposatu zinen?
- Ba, ba, ba, segidan.
- Ta Baiona…
- Baionan bizi izan niz eta Baionan bizi niz delako hirutan hooi urte huntan…
- Ta zure senarra…
- Ene senar zena ari izan /aizan/ zen ondarrik lantegi batian, Fonderia deitzen dena. Banan ene senarrak laborantxa zuen maite, bainan laborantxan’e batentzat da tokia. Eta gero, ahal ziin moldian bere lurreko eta, afizionia, bazuen baratzia… ta baratzian hazten zituen ere lapinak. Harek… harrek lantegitik jalita, beren sosegüa biltzen zuen bere baratzian.
- Ta bera zenbat urterekin gan zen etxetik?
- Hura berdin, ni bezala, nik, enekilan, harek’e… hooita hiru-lau urtetan partitu zen etxetik… hooita bost urte… ez, gabe, gabe! Hooita bost urte gabe, partitu zen. Haren etxian gauza bera zen, hiru haurride baziren eta batentzat zen leküa.
Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!