Umetan, langak egiten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-007-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Umetako denbora-pasa eta entretenimenduak. Ardiak, txerriak... zaintzen aritzen zen umetan. Abereak ihes ez egiteko langak egiten aritzen zen. Orduko umeek irudimen handiagoa zutela dio.
- Proiektua: Lizartzako ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Maddi Soroa
- Data: 2011(e)ko urriaren 21a
- Iraupena: 0:00:44
- Erref: LIZ-007/025
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriko animaliak , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Umetako kontuak
Transkripzioa
- "Esto" ardi zai ta aber ze denbora pasatzen giñun ardik zaindu behar zien, txerrik zaindu behar zien ta bialduko ziñun, bueno, ardik zaindu holoko belazeta eaman ta eutsi holako zea jun ez dittezen ta ez dakit zer-ta. Ba zea hortan. Holako gauzetan igual aittuko ziñen ba, zea txirikin ta txotxakin ta zeak itten, paretak itten ta langak itten ta nik nik hoi ikusten [...], izugarrizko zeak traste pillak itten giñula, baiño hue da ba ze ikusten ai giñen huexe itten.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!