Lizartza (Gipuzkoa)

'Atxiketan'

'Atxiketan' <p>Ume denborako kontuak. Ez zuten jostailurik, baina irudimenaz baliatzen ziren jolasteko. 'Atxiketan' jolastu ohi zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LIZ-007-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ume denborako kontuak. Ez zuten jostailurik, baina irudimenaz baliatzen ziren jolasteko. 'Atxiketan' jolastu ohi zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Jo, zean, atxiketan ibiltzeko.
- Zer da atxiketan?
- Zea, atxiketan jolasketa hoi atxiketan. Txutxerikin hemen hola ibiltzen, txutxek ez, baiño jugeteakin ta bakizu o bazkaria prepatzen-ta. Oain, dena konpleto dauzkea gauz guztik ezta, presto. Ordun ez, ordun billatuko giñun pusketan batzuk zea portzelanan pusketa batzuk eta nun-han ta haik jaso ta haikin.
- Baiño igual horregatik'e bai ez, leheno ez zenuen gauza handik eta kriston imajinazioa ta oain denetik dao ta [...].
- Bai, bai ta oain, oain ez duela. Nik nik ikusten den gauza hori da. Guk ordun ez gendun, ezerre ez zan, mixerie bakarra, baiño zuk zeren ingurun zakezun bizimoduari hari, hari zea, nola esango nuke...
- Zukua ateaten diozu.
- Bai, zukua. Haren antzeko gauzek itten. Jo, lokatzakin ta buztiñe holako zea harrapatzen bagendun, ogie ta labeak eta bai, ogia itteko zeak eta sekulako figurak eta ateatzen giñun. Ta gurek'e etxe ingurun´e ze gauzek itten zien. Alkar bildu ta hortan denbora pasa ta gu bezela gaiñontzekok'e ikusiko ziñun. Zoze ni pentsatzen eoten naiz igual portzelanan pusketak eta lehengo antigualeko zea hoin zaharra, hola pusketan batzuk billatzen baziñun, zea bat jugete bat berri bat baino're gehio estimatzen zeniyon. Bai eta egur eta holako gauzekin ardin figurek, arkumeanak, ixturek. Bai, baiño ordun baserrie o mendie askoz’e garbigua zan, beste itxure bat zaken, pagadik o pagoak eta bazeuden ta pagoak bakizu hola zaiñek eta bisten izaten dittue zeak eta haitak sekuluko belazeak, soroak.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia