Lezo (Gipuzkoa)

Lezoko plazan dantzan

Lezoko plazan dantzan Lezoko plazan dantzan aritzen ziren Pasai Donibanetik etorritako txistularien doinuarekin. Gogoan du behin izebari antxoa eraman behar izan zioneko anekdota.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-034-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Lezoko plazan dantzan aritzen ziren Pasai Donibanetik etorritako txistularien doinuarekin. Gogoan du behin izebari antxoa eraman behar izan zioneko anekdota.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Plazara jun ziñaten geo bizitzera esan dezu ta zu neska gaztia izango ziñan, ez?
- Ombre neska koxkorra.
-Neska koxkorra ziñan.
-Hombre, ta ezagun batzuk etortzen zien txistua jotzea Lezoa ta gutzako fiesta zen. Dantza dotriñatik atea, bespera geo ez zizaigun gustatzen baiño obligaziyua genun eta handik atera eta plazan dantzan eta oain hortatik esango dizut nere izeban bat bizi zen San Juan aiekan, Agustina Potestadun hoi, San Juan aieka esaten diogu.
- Bai, San Juan bidia
- Bai, ta hor aurrexio bizi zen nere izeba bat eta amak esan zitten zuaz izebara ta emaiozu antxua be ta hor ahaztu zait izeba... ta nik "Carmen!" " Aquella también picotera", gure amai kontatu diyo ta igandian plazan ta orduan, ta oain Laborala baakizu nun don? Hoixe taberna, beti taberna izautu dut nik ta atatzen zuten zaharrak banko bat ta hortxe exeita egote zien plazan ta neska koxkorrak beida ta hizketan ta hola. Ta ni dantzatn ta amak deittu ziten eta esan zitten etorri pixka bat " nola deittu zeniyon lehengo egunian?" ez zian izenik ta deus esan; pli-pla bi masailleko ta itxea negarrez. Osea, hola zen bizimodua.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia