Markina-Xemein (Bizkaia)

Aita alargundu eta bigarrenez ezkondu zen

Aita alargundu eta bigarrenez ezkondu zen <p>Aita Ameriketara joan zen ardizain. Handik itzuli zenean, Elgoibarko batekin ezkondu zen. Gazte alargundu zen eta bigarrenez ezkondu zen Juanen amarekin.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-058-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita Ameriketara joan zen ardizain. Handik itzuli zenean, Elgoibarko batekin ezkondu zen. Gazte alargundu zen eta bigarrenez ezkondu zen Juanen amarekin.

Transkripzioa

- Aitte Ameriketa jun zan ta Ameriketan ardizaiñen egon zan urte batzutan ta handik etorri zan ta gero ezkondu zan. Ta ezkondu ta gero... Ezkondu zan Elgoibarko andra bategaz. Ta haregaz andriaz euki eban alabatxu bat. Baiña alabatxue euki ta hillebete batzuk zilla, hil ein jakon. Ta gero gure aitte ezkondu ein zan. Markiñeku zan lez, Markiñaa etortzen zan, Elgoibartik Markiñaa ta abar. Ta gero topau eban nobixie Markiñen osta be ta ezkondu zan ta orduntxe [agertu] giñen gu, beste bost anaixa.
- Bost izan zarie? Bigarren ezkontzakoak.
- Bost eta lehengue bat, sei. Bai. Lehelengue bat eta bigarrenekuek beste bost, sei.
- Zu zenbatgarrena izen zara, ba?
- Ni ixen na laugarrena: Maria Juanita, Justo, Jesusa, lau. Laugarrena.
- Azken aurrekoa.
- Bai.
- Horixe da, bale.

Egilea(k): Irati Bravo Bereinkua

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia