Lezo (Gipuzkoa)

Aitaren heriotza

Aitaren heriotza Aitak paper-fabrikan egiten zuen lan, 61 urte zituela hil zen arte. Aita hil zen eguneko oroitzapenak ondo gogoan ditu.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-030-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aitak paper-fabrikan egiten zuen lan, 61 urte zituela hil zen arte. Aita hil zen eguneko oroitzapenak ondo gogoan ditu.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Aittak nun itten zun lana?
- Nire aittak papeleran
- Papeleran itte zun.
- Papeleran.
- Urte asko in zittun han?
- Bai, berrogei ta ia orduan ez zen erretirua hartzen oain bezela ta hirurogeita batekin hil zen eta lanian aizela hil zen.
- Istripua?
- Ez, lanian zela ez zen hil baiño jaia zen eta juan zen lanera zeatikan papeleran hamabostian behin jaietan lanea juaten zien eta, meza entzutzeko ordu erdi bat ematen ziyoten ta seietan sartu biharrian itten zien sei terditan sartu. Eta juan zien mezeta ta nik orduan alaba zaharrena bakarra gehio banittun baiño kalian izan nitzan behintzat, eta in nintzen aman etxea ta etorri ta juan nitzan amana gora umiakin eta esan niyon "aitta oain zer duzu?" ta "ez dakit ez niyon ondo neska, hanka're pixkat handittuta dakat eta" eta esan niyon "mezeta juango ziñen ba ta" "bai ze iñ beher ziñen mezak eta " "eztakit baiño hanka handittua dakazu aitta" "bai bazakiñat bai" ta aitta bazkaldu ta in zen ohera juan ohittura zun beti siesta ittekua.
- Bai
-Eta geo ya negua zen, martxuan hil zen ta arratsaldiam behintzat oso egualdi txarra zeon ta, ni ai nintzan ne bi neska haurrakin attana, aman etxea juan ta, hau in zen [...] juan, hiru nittuen ordurako, mutillakin, nere semiakin, hiru umiekin ez gelditzeatikan etxian. Ta aittak arratsaldian siestan eondu zen. Neska zaharrenak guria "aittona utzi dazu toki pixka bat ohean sartuko naiz zurekin aittak utzi ziyon eta illunabarrian ni re etxia juan nitzan ta hamabostian behin hogieta bi, hogeta bi eunetik behin aittak ib behar zun seietako lanea jun biharrian, goizeko relebua zunian, bostetako jun bihar zun makiñak martxan jarri, lo itteko. Eta aittak zurrun handiya ateratze zun ta ama konturatu zen ta zurrunga... ta amak "Estanis zer duzu?" (mmmmm) amak berriz e "Zer duzu Estanis?" ta amak lo hartu nahi ez ya labak edo lau terdiyak ta azkeneako ya zeatu zenian ikusi zun ez zula etzutzen o ez ziyola kasoik itten eta etxian zeola anai gaztiai esan ziyon "Estino jun ai bizitan eta esaiok, aitta ez ziok ondo" Gue etxera juan zen; etorri nitzan ta juan nitzan; ordurako alleatu nintzeneako ya aitta ya hilda zeon.
- Oseake zerbaitt eman zion o?
-Bai eman ziyon, zea bat eman ziyon tronbosi bat emam ziyon ta aitta halaxe hil zen.
-Baño ordurako ya urte asko iñak zittun papeleran lanian
-Bai, bai,bai zeatikanen denboa hailletan ez dakit ze esaten zun hamahiru urtekin o...
- Hasi zela?
-Gezurretan. Ez beittu, ez papelik ta eskatzen; hamahiru urtekin hamalau zittula esan ta osaba Antonio ta hoik denak alkarrekin sartuak zien.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia