Ermua (Bizkaia)

Hileta bazkaria

Hileta bazkaria <p>Ermua baserriz beteta zegoen. Lehenago hiletak goizetik izaten ziren eta bazkaria eman behar senideei: entierru-bazkaria. Ahizparena gogoratzen du. Eskerrak hiletak arratsaldera pasatu zirela.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERM-036-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ermua baserriz beteta zegoen. Lehenago hiletak goizetik izaten ziren eta bazkaria eman behar senideei: entierru-bazkaria. Ahizparena gogoratzen du. Eskerrak hiletak arratsaldera pasatu zirela.

Transkripzioa

-Lehen hasi zara esaten, eta zelako akorduko Ermua?
-Ba Ermuan dana basarrixa. Herri guztia euan basarrixakin beteta. Baiña oso danok etxeko moruan edo. Ondo konpontzen giñan gaiñera. Orduan badakizu zer euan etxian hiltzen zanian txarra? Nik dakat akorduan neure aiztia. Ixa azkenengo samar haxe izango zan, urte asko da ta. Ha il zanian goixetik entiarrua hamaiketan. Bueno. Bazkaixa emun bihar zan gero. Etxian hildakua falta ta bazkarixa emun bihar. Ta akordatzen jata, Balerionian emon genduan bazkarixa. Ba etorri zien sekula bisittatzen etorri zienak be bai. Hiru edo lau baserri bakotxetik ta mahikara galanta, zigarro-puru galantekin erdi moxkortuta illuntzian etxera. Ta gero graziak ipiñi ebena arratsaldian. Porke aitta ta gero arratsaldetik, baiña nere aiztiana goixetik. Ta Balerionian bazkarixa emon genduan. Zelako kostunbriak euazen orduan, e!
-Zelan deitzen jakon horri bazkarixorri?
-Entierruko bazkarixa. Entierruko bazkarixa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia