Luixita Sarasola Zumeta
Lezo (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Lezoko parrokia ondoko etxe batean jaio zen Luixita: lau solairu zituen eta haizete handiko egunetan mugitu egiten zela esaten zen herrian. Haizetea zenean, Luixitak ohea aldendu egiten zuen pixka bat paretaren ondotik. Bestela, paretak ohearen kontra jotzen zuenean etxearen mugimendua zela eta soinua ateratzen zuen eta Luixitak ezin izaten zuen lo egin. Aita eta ama Lezokoak ziren, aita Donibane kalekoa eta ama Olaizola baserrikoa. Zazpi anai-arrebatan laugarrena zen bera. Zortzi bat urte zituenerako amari laguntzen hasia zen etxeko lanetan, sukaldea jasotzen, garbitzen, ura iturritik ekartzen... Lezoko eskola publikoan ikasi zuen hamalau urtera arte. Gero, lanean hasi zen Pakers gozoki-fabrikan. Aitak Errenteriako Papeleran egiten zuen lan eta bere bitartez, hamasei urte zituela, Laneran hasi zen lanean, Errenterian. Ezkondu zenean, utzi egin zuen lana ezkontzen ziren emakumeek debekatua baitzuten lanean jarraitzea. Hamabost urterekin ezagutu zuen senarra izango zena Errenteriako Ondartxo auzoko jaietan. 1956an ezkondu zen Juan Karrera oiartzuarrarekin eta Kale Nagusiko Mandazañania etxean jarri ziren bizitzen errentan. Lau seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-030 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute