Lezo (Gipuzkoa)

Ezkondu aurretik eta ondoren bizitakoak

Ezkondu aurretik eta ondoren bizitakoak <p>15-16 urte zituela ezagutu zuen senarra. Garai hartan gaizki ikusia zegoen hain gazte hastea mutil-lagunarekin ateratzen. 25 urte bete zituen egunean ezkondu zen. Elias Salaberria pintorearen etxean jarri ziren bizitzen errentan. Ezkontzean gazteek etxebizitza zer baldintzatan hartzen zuten aipatzen du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-030-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

15-16 urte zituela ezagutu zuen senarra. Garai hartan gaizki ikusia zegoen hain gazte hastea mutil-lagunarekin ateratzen. 25 urte bete zituen egunean ezkondu zen. Elias Salaberria pintorearen etxean jarri ziren bizitzen errentan. Ezkontzean gazteek etxebizitza zer baldintzatan hartzen zuten aipatzen du.

Transkripzioa

- Zenbat urte zenituzten ordun, ezaugutu ziñetenean esan dezu hamabost urte hola?
- Bai. Hamabost-hamasei urte.
- Eta hor ya hasi ziñeten elkarrekin gelditzen?
- Bai.
- Eta ez zeon gaizki ikusiya eo?
- Ba, bueno hoixen gaizki ikusiya. Bikariyo jaunak amona Luixai, neriai, eunero joaten zen gaixua mezeta, goizian ez dakit seitan-o izango zen ta mezeta eta bikariyuak esan izan diyo: "Luixa, Luixa, zure illoba hola ta hola". Hari´re baten batek esan ziyon. Niri ez zien ikusi bikariyuak horrekin banabillen eo ez nabillen, biñon.
- Klaro. Eta esan iten ziyon, e?
- Esan in ziyon gaztia nintzala ta zerbait´e esateko. "Ezin ba nik, ze esango diot ba? Ze in behar diot ba nik?". "Errieta pixka bat emaiyozu […], errieta pixkat emaiyozu".
- Oseake hola mutillakin ibiltzia.
- Bai, klaro.
- Eta edade hortan eta ezkondu gabe ta ba gaizki?
- Bai. Orduan bai.
- Eta zuek ze gelditzen ziñaten biyek eo laun gehiokin?
- Ez, ez. Biyek. Geo joaten bagiñen eta iñorrekin hitz eitten bagiñun, baiño ez, ez, biyek. "A lo grande" e.
- Eta geo ezkondu ya, zenbat urtekin?
- Ezkondu hogeita bost in nittun eunian ezkondu nitzan ni. Goatzeko noiz ezkondu nitzan. "Para que no se me olvidaría".
- Ya. Hogeita bost urtekin.
- Bai.
- Ta orduako ya etxia-ta bazenituzten o ez?
- Ai gaixua! Etxia "calle" nagusiyan ezkondu giñan eta pintore baten etxia errentan, Elias Salaberria, harren etxia errentatu ziguten oain dela berrogeita hamalau urte, “cinquenta y cuatro” ingo dittu. "Quinientas cincuenta pagaba de renta". Orduan etxebizitzakin ez zen iñor ezkontzen, haurra.
- Bai! Zure gurasuak.
- A bai. Errentan.
- Bueno, bueno. Ez det esaten erosi, errentan , errentan. Klaro.
- Orduan, errentan "o derecho a cocina". Orduan, asko ta asko bi emakume eo hiru sukaldian, "con derecho a cocina una habitación y a pagar una renta". Asko gaiñia, eo gurasoan etxea edo hola
- Bai, gurason etxia bai.
- Bai.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia