Lezo (Gipuzkoa)

Errekete batek mutila hil zuen, tiroak ihes eginda

Errekete batek mutila hil zuen, tiroak ihes eginda <p>Errekete bat fusila garbitzen ari zela, tiroak ihes egin zion eta mutiko bat hil zuen, Maddiren senidea. Batzokia eta <em>Centro Republicano</em>a zeuden Lezon. Karlistek ez zuten lokalik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-027-033 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Errekete bat fusila garbitzen ari zela, tiroak ihes egin zion eta mutiko bat hil zuen, Maddiren senidea. Batzokia eta Centro Republicanoa zeuden Lezon. Karlistek ez zuten lokalik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Oseake geo hurrengo egunak izango zian nahiko tristiak?
- Ikara denak, denak. Ikarakin.
- Beldur haundikoak, ez?
- Ikarakin. Ikarakin. Geo, beste rekete batek'e hemen, ixkiñ hontan bertan, kalian, fusilla garbitzen ai zala eo ez dakit zer, eta hil zuten nere gizonan anaiya. Ez dakit zenbat urteko mutil koskorra zen. Nere gizonan anaiya hil zen.
- Tirua bota zun eskopetak-eo?
- Bai, bai.
- Fusilla garbitzen ai zala ta kargatuakin ai emen zen ta eskapatu ta...
- Ta zenbat urte zitun?
- Ez dakit beatzi zittun eo zortzi zitun harek orduan. Zortzi eo beatzi eo holakon bat.
- Zu geo hasi ziñan zure gizonakin?
- Bai.
- Hua pasa ta urte batzuta?
- Bai, bai. Geroa.
- Hor esan dezu "Centro Republicano" zeola?
- Bai. Batzokiya hemen, etxe haundi hau […] batzokiya ta "Centro Republicano" hor. Orduan, bi opiniyo hoiek bakarrak zien hemen. Bueno, bazien bestiak´e, karlistak eta're bai, reketien haiekakuak. Haiek ez zuten lokalikan. Baiño hemen batzokiyan nazionalistak eta "Centro Republicano" zien.
- Ta hor herriko jendea ibiliko zan?
- Bai, herriko jendia, hoixe.

Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia