Jaizkibelera su-egur bila
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-027-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Jaizkibelera joaten ziren su-egurretara. Pinu-adarrak eta pinu-buruak zakutan sartu eta etxera. Ez zegoen ikatza erosteko dirurik.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Edurne Zabala
- Data: 2009(e)ko urriaren 28a
- Iraupena: 0:01:05
- Erref: LEZ-027/003
- Kodifikatzailea: Juan Martin Elexpuru
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Mendiaren aprobetxamendua
Transkripzioa
- Ta bestela, beste lana zen egurketa?
- Bestea egurreta, mendia.
- Egurreta. Noa joaten ziñaten?
- Jaizkibelea. Jaizkibelea, honea bertaa.
- Eta ze lan izaten zen hori?
- Eurre? Ba eurra pues piñuan ihartuan zeoztenak eta botiak eoten zien, haietatikan adaxkak hartu eo piñu koskorrak eo zienak ta haikin zakua bete ta etxea.
- Zakotan?
- Zakotan, etxea.
- Eta egur hua zertako zen?
- Etxea zeako. Egur hua? Su itteko, ikatza eosteko diruik ez zeon ta. Zazpi seme-alabakin aber ze izango zun jornal orduan ze izango zun gure aittek eta nik su-egurreta jun ber.
- Oseake su itteko?
- Su itteko. Seittuen erretzen zen dena biño.
- Zeatik orduan izango zan?
- Ekonomikak, lehengo hoiek, ekonomikak.
- Ta han iten zen dena?
- Bai, leheno hua genun.
- Ekonomikan iten zen janaria in, ez? Otorduak prestatzeko ta ibiltzen zenuten ez?
- Bai, dena iteko, bai dena.
Egilea(k): Jon Alkorta Agirrezabala
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!