Lezo (Gipuzkoa)

Txarro beretik edaten zuten denek sagardoa

Txarro beretik edaten zuten denek sagardoa <p>Barrikan ekartzen zen dolaretik etxera sagardoa. Lan txarra omen zen barrikatik etxeko barriketara hustea, altuak zirelako. Botilan gutxi sartzen zuten, urarekin nahasten zutelako. Txarro bakarretik edaten zuten jatorduetan denetk, ez basotik. Jan ere erditik egiten zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEZ-011-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Barrikan ekartzen zen dolaretik etxera sagardoa. Lan txarra omen zen barrikatik etxeko barriketara hustea, altuak zirelako. Botilan gutxi sartzen zuten, urarekin nahasten zutelako. Txarro bakarretik edaten zuten jatorduetan denetk, ez basotik. Jan ere erditik egiten zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta gero nola ekartzen zuten sagardua berriz’e baserrira?
- Berriz’e, pues…
- Barrikan.
- Barrikan. Karri, gurdiyakin jon, behia ta gurdiyakin ta, barrika hartu ta geo itxea ekarri.
- Barrika han bete…
- A! Hoixen. Ta itxea ekarri, hustu berriz’e ta baldin bazen gehio, berriz’e billa joan ta… Hola ibiltzen giñen.
- Saardua zeatzen’e guetzako ez zen /etzen/ lan eerra. [Hola] altxatu behar izaten zenun ta gu ezin alletu askotan ta han ibiltzen giñun: baldia gurditikan hartu balde… igual, zea, pitarra, o sagardua ta geo barrikara hola bota. Barrena.
-Barrika haundiyak zien orduan! Barrika haundiyak genitun, altuak, eta hara bota ber ta…
- Itxian…
-Bankuakin o jarri, bankua o zerbaitte hola jarri eta haren gañetik.
- […] hustutzen geniyon.
-Baldiakin geo bai, bota…
-Bai, bai. Eta urte guzirako sagardua…
-Bai.
-Bai. Hala itten genun.
-Ta enbotellatu?
- Itten gendun tarteka miño ez beti. Ez. Gutxi iten genun guk enbotellatzeko’re. Enbotellatze ezkeotan’e sagardua purua in behar zen /bertzen/. O saardo ona, botilan jartze ezkeotan. Ta gu general…
- Ur pixkatekin.
- Urakin itte genun.
- Ur pixkatekin. Ez zen /etzen/ edari… bueno… Nahi den hainbeste sagar ez zen izaten orduan. Ta ura pixka bat /pixkat/ bota ta… [han nahiko] itten genun ta urte guzirako in.
- Eta ohitura zenuten otordu guzitan sagardua eratekua…
- Bai.
- Bai, sagardua, bai. Ardoik ez zen ordun! Ardua rrosteko ez zen /etzen/ diruik!
- Saardua.
- Ta sagardua, bai. Ta ez gaur bezela, zea, baso banatan ta hola’re ez, e! Txarruakin jarri, ta denak…
- Handikan.
- …bakoitzak noiz ean behar zun, ordun denak txarro hartatik. Ta fuentiak ere ez, zea, uain bezela platera banakin. Jarri fuente batin ta han, kutxarik eta. Denak.
- Handikan.
- Gue gazte denbo… bueno, gaz… Ttikiyak giñen biño bueno, geo pixkat gu zeatu giñenen […] Kanbiatu genun pixkat guk ere, biño…
- Lanea pixkat hasi…
- Bai. Ikasi genun pixkat, eta zea, biño lehenotik ez.
- Bai, ttikiyak giñan…
- Ta esaten dizut /esateizut/ pitarra ekarri o sagardua karri ta, ai! Utzi hola lurrin, mahaian gañin ez zen tokiyik izaten ta, utzi hola lurrin ta “haizan, ekartzan pitarra” ta hor. Txarrotik. Ez zen /etzen/ basoik eta ez zen /etzen/ zeeik.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia