Maria Zabala Urdangarin
Lezo (Gipuzkoa) (1930)
Biografia
Gaintxurizketa gainean zegoen izen bereko baserrian jaio zen. Ama Lazkaokoa zuen eta aita Gaintxurizketa gaineko Goikoetxe baserrikoa; aita ezkondu aurretik Gaintxurizketa baserrian bizi zen familiarekin eta ezkonduta bertan jarri ziren bizitzen emaztea eta biak. Bederatzi seme-alaba izan zituzten. Baserritik bizi ziren arren, Maria gazterik hasi zen baserritik kanpora lanean. Lehendabizi neskame, gero Errenteriako pintura fabrikan eta azkenik Pasaiako Biantxin egin zituen urte asko lantegia itxi zen arte, berak 55 urte zituen orduan. Baserria Gaintxurizketako errepidearen ondo-ondoan zegoenez, errepidean izan diren aldaketak gertutik ezagutu ditu. Urte askoan bere ahizpa zaharragoarekin, Bernardarekin, eta anaiarekin bizitu zen baserrian. 2006an baserria utzi behar izan zuten, errepidea zabaltzearekin batera biribilgune berri bat egin behar zutela eta bota egin baitzieten baserria. Orain Errenteriako Pontika auzoan bizi da Maria, ahizpa eta anaiarekin. Elkarrekin bizitu dira beti eta orain ere hala bizi dira, baserria utzi beharra eta bota izana tristuraz oroitzen dutelarik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-011 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute