Bernarda Zabala Urdangarin
Lezo (Gipuzkoa) (1923)
Biografia
Lezoko Gaintxurizketako gainean dagoen izen bereko baserrian jaio zen. Ama Lazkaokoa zuen, aita berriz Gaintxurizketa gaineko Goikoetxe baserrikoa; ezkondu aurretik aita Gaintxurizketa baserrian bizi zen familiarekin eta ezkontzean bertan gelditu ziren bizitzen emaztea eta biak; bederatzi seme-alaba izan zituzten. Bernarda baserriko lanetan hasi zen txikitan amari lagunduz eta beti ibili da etxeko lanetan, baita baserrikoetan ere, belarretan animaliak zaintzen... Baserria errepide ondoan zegoenez, errepidean denboran zehar izan diren aldaketak ezagutu ditu. Bere ahizpa Mariarekin eta anaia batekin bizitu zen urte askoan baserrian, 2006an baserria bota behar zutela eta handik atera behar izan zuten arte. Errepidea zabaldu eta biribilgune berri bat egin behar zituztelako bota zieten Gaintxurizketa baserria. Orain Errenteriako Pontika auzoan bizi da ahizpa eta anaiarekin, baserria nola bota zuten tristuraz oroitzen dutelarik.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
LEZ-011 | 2009 | Euskal Herriko Ahotsak | Edurne Zabala |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute