Lezo (Gipuzkoa)

Ia ito egin zen eta harrezkero ez da uretara hurbildu

Ia ito egin zen eta harrezkero ez da uretara hurbildu <p>Igandetan igerian ibiltzen ziren "tronkotan", itsas-adarrean zegoen , eta haren ondoan zegoen zerrategi batean. Baina berak ez zuen igerian ikasi. Behin uretara bota zuten eta hartu zuen sustoarekin ez zuen berriz uretara hurbildu nahi izan. Dena dela, gehienek ikasten omen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Igandetan igerian ibiltzen ziren "tronkotan", itsas-adarrean zegoen , eta haren ondoan zegoen zerrategi batean. Baina berak ez zuen igerian ikasi. Behin uretara bota zuten eta hartu zuen sustoarekin ez zuen berriz uretara hurbildu nahi izan. Dena dela, gehienek ikasten omen zuten.

Transkripzioa

- Ta geo udan, berriz, gogoratzen naz nola jendia juaten giñan tronkotaa ta igeri. Igeri igeri. […] ba tronko gaiñen edo. Hor oan puertua do… hartua do… hor zeon […] fabrika bat. Oan kotxiak nola egoten dia? Beste aldian, beste aldian. Almazenak daozten tokiyan. Ta hor […] zan zerreri bat ta zerreriyan kontran zeozten tronko pila bat. Tapatuta zeozten, e! Sartzen zin ta poste batzuk zeozten hola goitik sartuak ta barrenan tronkuak, zerratzeko. Eta joaten zen jendia ta raa… ta ibiltzen giñan, e! Deskuidatzen bazenun, tronkuak buelta ematen zun, ba, putzutaa!
- Eta ze iten zenuten, tronkua hartu?
- Ez. Tronko gaiñian juan eta marea jaitsitzen zenian… marea gora hasten zenian, iten zun tronkua gora iyo, baiñon ya bertatik igeri ibili […] edo batzutan bai, segun ekartzen […], baiño hor igeri ikasteko-ta toki onak zian.
- Oseake, tronkuak gelditzen zian uran gaiñian.
- Uran gaiñian. Ta hor… hor de askotan. Hori gogortazen naz, bai.
- Gogoratzen zea igeri noiz ikasi zenun?
- Ez nun ikasi! Ez. Euntalako sustua eman nun ta geo [ataa in ziten] ta ez nun gehio ikasi. Ez nitzan arrimatzen´e! Ez nun ikasi.
- Eta ze gertatu zitzaizun ba?
- Bota iten zietela.
- Bota in zizuten?
- Bai, bota ta bota. Eta geo ataatzen zieten, baiño jo! orduako trago earrak iñak eta ni geroztik arrimatu´re ez!
- Zenek botatzen zizun?
- Lagunak, lagunak.
- Jolasian?
- Bai. Beno, batzuk igeri, ta […] baiño jolasten ai giñala. Ta geroztik ez nintzan arrimatu´re. Tronkotaa ezta pentsatu´re! Ez, ez.
- Orduan denak ikasten zuten igeri o ez?
- Gehienak bai. Bai, gue denboran bai. Tronkotan. Hor eta oan… beno, indus… Ibardueron fabrika ez zeon orduan. Hor ya lohia ta hola zeon. Hor erreka hortan denian ibiltzen zen jendia. Bai. Hori gogoratzen naiz. Ta, gainera, aisa joaten zen. Hortikan sartu ta gero ateatzen giñan Jaizkibelgo bidia… Jaizkibelgo… han... iyotzeko Jaizkibelgo bidia? Handik ateera bat zun horrek. Bide ixkiñatik joaten ziñan, […] ixkiñatik joaten ziñan ta handikan atera ta jendia etxera. Hori askotan. Holaxe ibiltzen giñan.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia